Euskarak arlo sozioekonomikoan dituen erronkak aztertuko dira aste honetako Jagon Jardunaldian
Azaroak 14 eta 15 (Bilboko Merkataritza Ganberan).
34 hizlarik parte hartuko dute XXIV. Jagon Jardunaldian. Helburu bikoitza du egitasmoak: Batetik, arlo sozioekonomikoak euskararen biziberritze prozesuan duen funtzioaz jardun; eta, bestetik, euskarak arlo sozioekonomikoan dituen etorkizuneko erronkei buruz hausnartu.