MENDEURRENAREN BALORAZIOA
Euskaltzaindiak mendeurrena baliatu nahi izan du euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko, eta, bide batez, dei zabala egin dio euskal gizarte osoari: hain justu, aldi berriari, XXI. mende korapilatsu baina itxaropentsu honi, ilusio berrituarekin ekiteko deia, denok baikara ezinbestekoak euskara indartu eta normalizatuko badugu.
MENDEURRENAREN LEGATUA
- Mende bat bete; beste bat hasi.
- XXI. mendean bete-betean.
- Euskaltzaindiaren lanak ezaugarri berriak.
- Gizarte eragileekin batera jardun.
- Zerbitzu bokazioa azkartu eta indartu.
- Digitalizazioa.
- Internazionalizazioa.
- Profesionalizazioa.
- Gizarteratzea.
MENDEURRENAREN HELBURUAK
Sagrario Aleman euskaltzainak mendeurrenaren helburu nagusiak gogoratu ditu: elkarlana bultzatu beste eragile publiko, pribatu eta sozialekin, etorkizunari begira jarri eta euskararen biziberritze prozesua sustatu. “Mendeurrena baliatu beharko genuke Euskaltzaindiak Iker eta Jagon sailetan etorkizunerako dituen asmoak (hiztun eta erabiltzaileek dituzten beharrak) eta ildo estrategikoak gizarteratzeko", esan du Alemanek. "Euskaltzaindiaren aitzindaritza tarteko dela, euskararen eta euskal kulturaren inguruan, gizarte zibila egituratzen saiatu beharko genuke, pentsamolde desberdinen gainetik", nabarmendu du.
MENDEURRENAREN EGITARAUA
Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak urtebetean antolatu diren ekitaldiak, ikuskizunak eta beste hitzordu batzuk gogora ekarri ditu. "Egitarau akademikoa eta egitarau artistiko-kulturala uztarturik, ongi pasatzeko eta gogoeta eragiteko helburu nagusiak bete ditu Euskaltzaindiak", gogoratu du Usarraldek.
EGITARAU AKADEMIKOA-JARDUNALDIAK
- 10 jardunaldi.
- 170 hizlari.
- 75 aurkezle-moderatzaile.
- 1.100 parte hartzaile.
- 98 streaming ordu, 2.599 ikustaldi.
- Euskararen lurralde guztietan.
- Nazioartekoak.
- Produktuak: jardunaldia bera gehi argitalpenak eta bideoak.
- Euskaltzaindiaren jardun eremu eta aztergai guztiei buruzkoak.
- Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin.
ARGITALPENAK
- Ardi Galdua liburua (paperean).
- Euskara Batuaren Eskuliburua (paperean eta digitalean).
- Euskaltzaindiaren adierazpenak - Euskararen sustatzea (1976-2018) liburua (digitalean).
- Hizkuntza-zuzenbidea testu-bilduma euskaraz liburua (digitalean).
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - X. liburukia (paperean).
- Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak liburua (paperean eta digitalean).
- Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa liburua (paperean).
- Pertsona izendegi berritua (digitalean).
ERAKUSKETAK
- Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria - Baionan, Maulen eta Hazparnen.
- Euskara Ibiltaria - Bilbon, Bermeon eta Donostian.
EGITARAU INSTITUZIONALA
- Mendeurrenaren Ohorezko Patronatuaren eraketa bilera: Bilbon, 2018/07/20an.
- Mendeurrenaren amaiera ekitaldia: Donostian, 2019/10/05ean.
- Jardunaldi akademikoen hasiera ekitaldiak (10)
EGITARAU ARTISTIKO-KULTURALA
- Mende berria kantuz koru emanaldiak (6).
- Ghero antzerki emanaldiak (42).
- Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatuak (13).
- Astelehen eta astearte buruzuriak -musika emanaldiak- (10).
- Lautan Hiru antzerki emanaldiak (12).
- BizHitza dantza emanaldiak (6).
- Mendeurreneko erromeria (1).
- Guztira 90 emanaldi, 9.150 ikus-entzule/parte-hartzaile.
LEHEN 100 URTEAK ISLATZEKO EKIMENAK
- Euskaltzaindia: egunak eta lanak dokumentala.
- Euskaltzaindia, euskararen ehun urteko laguna komikia.
- Berri gogoa liburua.
BESTELAKO EKIMENAK
- Nazioarteko lankidetza hitzarmena.
- Euskara batuaren adierazpena.
- Euskararen herria ehuntzen unitate didaktikoa.
BESTELAKO EMAITZA BATZUK
- Euskaltzaindiaren webgune berritua.
Erabiltzaileak (bakarrak):
- 2018-2019: 800.116
- 2017-2018: 387.598
- Igoera: %106,43
Sesioak (zenbat erabilpen saio egon diren):
- 2018-2019: 1.580.907
- 2017-2018: 866.940
- Igoera: %82,35
Orriak (orri solteak)
- 2018-2019: 6.545.504
- 2017-2018: 3.946.472
- Igoera: %65,86
- Sare sozialak.
- Twitter: jarraitzaileak - 3.881 (2018) -> 4.784 (2019)
- Facebook: jarraitzaileak - 2.052 (2018) -> 2.927 (2019)
- Instagram: jarraitzaileak - 467 (2018)-> 726 (2019)
- YouTube: jarraitzaileak - 5 (2018)> 208 (2019)
(Jardunaldi akademikoetako ia hitzaldi guztiak eskegi dira Youtuben) - Horiez gain, 45 bideo gehiago.