1963-04-05: Jose Maria Lojendio Irure aukeratu zuten euskaltzainburu.
1963-12-27: Euskaltzainburu kargua utzi zuen Jose Maria Lojendiok, akademiarekin kolaboratzeari utzi gabe. Euskaltzainburu berria izendatu bitarte, aldian aldiko euskaltzainik zaharrenak izenpetu zituen bilerako aktak, jarduneko buru gisa.
1964-08-29/30: Euskal Idazkaritzaren Hizkuntza Sailak Baionako Herriko Etxean egindako biltzarrean, 40 euskaltzale bildu ziren Piarres Lafitte eta Piarres Larzabal euskaltzainen zuzendaritzapean, Txillardegi, Gabriel Aresti, Joseba Intxausti, Rikado Arregi eta Jean Haritxelhar horien artean zirela. Euskara batzen hasteko erabaki batzuk hartu zituzten –Baiona’ko Biltzarraren Erabakiak–, eta “euskaltzale guztiei” horiek “betetzen hasteko” eskatu zieten.
1965-03-31: Gabriel Aresti poetak Euskaltzaindiaren buruzagitzari buruzko proposamenak egin zizkion Euskaltzaindiari gutun baten bidez.
1965-01-01: Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen Euskaltzaindiak antolatutako hirugarren Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
1966-12-30: Manuel Lekuona aukeratu zuten euskaltzainburu.
1967-06-11: Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen Euskaltzaindiak antolatutako laugarren Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
1968-01-26: Urte hasierako bileran, Gabriel Arestik proposatu zuen euskararen batasuna izatea gai nagusia Euskaltzaindiak udazkenean egin behar zuen biltzar nagusian.
1968-06-28/30: Gerediaga elkarteak deituta, Arantzazuko Biltzarra bideratzen hasteko jardunaldiak egin ziren Ermuan. Idazleek batasuna gauzatzeko eskatu zioten Euskaltzaindiari.
1968-10-05: Arantzazuko Biltzarra amaitu zen, Literatura euskeraren batasunari buruz Euskaltzaindiaren agiria argitaratuta. Batasunaren aldeko hautu garbia egin zuen Euskaltzaindiak.
1970-01-30: Manuel Lekuona euskaltzainburuak Arantzazun onartutako irizpideak berrikustea proposatu zuen.
1970-07-29: Luis Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu.
1976-02-26: Errege dekretu batek ofizialtasuna aitortu zion Euskaltzaindiari Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zein Nafarroako Foru Erkidegoan. Errege akademia izendapena esku eskuratu zuen horrekin batera.
Euskaltzaindiaren historia (kronologia bat): 1959-1976
- 1960-03-26: Joan XXIII. aita santuaren bedeinkapena jaso zuen Euskaltzaindiak, aurreko urtean eskatua, Paulo Gurpide Bilboko apezpikuaren bitartez helarazitako gutun batean.
- 1960-12-10: Inazio Eizmendi Basarrik irabazi zuen Euskaltzaindiak antolatutako aurreneko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
- 1962-11-14: Inazio Maria Etxaide euskaltzainburua hil zen. Geroago, Jose Maria Lojendiok hartuko zuen kargua haren ordez.