Bihar, uztailak 11 dituela, Gramatika jardunaldia izanen da Donostian, Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria/Almortza bidea, 6)
Besteak beste, honako helburu hauek ditu Gramatikak XXI. mendean izeneko jardunaldiak: - XXI. mendeko inguruko gramatikek dituzten ezaugarri nagusiak nabarmentzea. - Gramatika batzordeak ondu duen Euskararen Gramatikaren testua aurkeztea eta gaurko gramatiken pareko egiten duten ezaugarriak azpimarratzea - Gainerako Akademiek mende honetan argitaratu dituzten edo argitaratzear dituzten gramatiken eta horien ezaugarrien berri izatea. Hartara, argiago ikusiko da Gramatika batzordeak landutako proposamenaren testuingurua zein den. - Mota honetako gramatika batek zer dakarkien euskalgintzako sektoreei.