Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriko urteko biltzarra egin du Hazparnen
Urtero bezala, Ipar Euskal Herriko Euskaltzaindiaren ordezkariek Akademiaren jarduna aztertu eta etorkizuneko erronkak bideratzeko batzarra egin dute. Horretarako, Hazparnen (Lapurdi) prestatu den 'Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria' erakusketa ibiltariaren estreinaldia profitatu dute.
Erakusketa herriko mediatekan dago ikusgai, ekainaren 6a bitarte (sartzea dohainik). Baionako Biltzarrak 1964an euskara batua aitzinatzeko eginiko ahaleginak aztertzen dira erakusketan; garaiko giroa ere erakusten da.