Ostegunean irekiko da ‘Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria’ erakusketa, Hazparnen
Baionan eta Maulen erakutsi ondoren, Hazparneko Mediatekan izanen da erakusketa ibiltaria, ekainaren 6a bitarte (sartzea dohainik).
Etzi, maiatzak 2 dituela, izanen da estreinaldia (18:00etan). Bertan izanen dira Beñat Arrabit Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduraduna, Beñat Intxauspe Hazparneko auzapeza, Xarles Videgain Ipar Euskal Herriko Euskaltzaindiaren ordezkaria, eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Erakusketaren edukia: Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari so egiten die Baiona 1964: euskara batuaren zedarria erakusketak.
Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Hazparneko Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak.