"Euskaltzaindiaren ibilbidea aitortu eta eginiko lana eskertu nahi genuen"
-Ohorezko Lauxeta Saria jaso du gaur Euskaltzaindiak. "Akademiak euskara biltzen, normalizatzen eta modernizatzen egindako lana izugarria izan da, eta ibilbide hori guztia aitortu eta eskertu nahi izan diogu", esan du Unai Rementeria ahaldun nagusiak sari-emate ekitaldian. "Akademia esperimentatua eta modernoa daukagu, eta berari zor diogu hizkuntza eraginkor bat, munduari zabalik dagoena", gaineratu du Rementeriak Bizkaiko Foru Jauregian.
-Poesiaren alorrean Luis Garde Iriarte -Barbaroak baratzean- eta Martin Bidaur -Itzulera- izan dira sarituak, eta ikus-entzunezkoetan, berriz, Josu Martinez -Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala-.