Besteak beste, Gabriel Aresti, Rikardo Arregi, Telesforo Monzon, Txillardegi, Jesus Intxausti, Jakes Abeberri eta Jean Haritxelhar ageri dira, kopa bat ardo eskuan. Sud-Ouest egunkariak irailaren 1ean aipatu zuen Baionako biltzarra.
Testua: Garbiñe Ubeda
Albisteok Xarles Bidegain euskaltzainburuordeak aurkitu zituen, garai hartako hemeroteka arakatzen ari zela, eta harridura agertu zuen aurtengo irailaren 13an, 'Euskara batua eta Ipar Euskal Herria: 1964-2018' jardunaldian, argazkiotan izen-abizenez aipatzen ez diren bakarrak emakumezkoak direlako.
(Goienaga, Monzon eta R. Arregi)
(Haritchelar, Intxausti, Andiazabal eta Goienaga)