Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak beraien arteko harremana sendotu dute
Lankidetza hitzarmena sinatu zuten, atzo, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan (Luis Villasante Ikergunea). Hitzarmen honi esker, Euskaltzaindiaren Mendeurrenean begiz jotako zenbait argitalpen (elektronikoak zein paperezkoak) diseinatu, ekoitzi eta argitaratuko ditu Elkar Fundazioak.
Bere aldetik, Euskaltzaindiak Elkar Fundazioaren ikurra ipiniko du Mendeurrena dela-eta aurreikusiriko jardueretan, bi aldeek adosten dutenaren arabera.