Aurten, Nafarroako Gobernuak 169.000 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari. Laguntza honekin proiektu hauek bultzatuko dira: La Vasconia peninsular en las fuentes árabes ikerlana; Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoa; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa; eta Onomastika eta Toponimia lanak. Horrez gain, irailean Baionako jardunaldiarekin abiatuko den Mendeurrena ere babestuko du Nafarroako Gobernuak. "Mendeurrenaren atarian gauden honetan, berebiziko garrantzia du hitzarmenak, Nafarroako Gobernuak bere babesa erakusten diolako Euskaltzaindiari, beste behin; eta, horrekin batera, elkarlanean jarraitzeko borondatea", azaldu du gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak. "Bere sorreratik bertatik izan du Akademiak Nafarroako erakunde nagusiaren babesa -aitortu du Urrutiak Iruñean-, eta erakunde bien arteko elkarlanari esker proiektu ugari egin dira iraganean, eta eginen dira etorkizunean ere, batzuek zein bestetzuek nafar gizartearen zerbitzura baikaude".
2018rako lankidetza hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
Akordio berriari esker, ekimen hauek diruz lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak: laster aurkeztuko den La Vasconia peninsular en las fuentes árabes ikerlana; Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoa; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa; eta Onomastika eta Toponimia lanak.
Horrez gain, Akademiaren Mendeurrena babestuko du Nafarroako Gobernuak.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Mendeurrenaren atarian gauden honetan, berebiziko garrantzia du hitzarmenak. Beste behin, Nafarroako Gobernuak bere babesa erakusten dio Euskaltzaindiari, eta, horrekin batera, elkarlanean jarraitzeko borondatea".