JAGONET galde-erantzunak

Orduak adieraztea: eta erdi / ?t’erdi

35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost’ erdiak edo bost t’erdiak erabiltzea?

35. arauak esaten du eta osorik idatzi behar dela. Zehazki, honela dio 1995eko testuak: "Idazkerari dagokionez, t’erdi da Hegoaldean erabat hedatua; Iparraldean, ordea, eta idazteko ohitura dago, eta oraingo erabileran et’ erdi ere arrunta da. Horiek horrela, batasuna etaren bidetik egin behar dela uste du Euskaltzaindiak. Ahoskerari dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gorde beza". Beraz, bost eta erdiak.

Ikus hauek ere: "Orduak adieraztea: zenbait zalantza" (JAGONET), "Orduak adieraztea: komunztadura (eta erdiak / *eta erdia)" (JAGONET), "Orduak adieraztea: orduak irakurtzea (00:30, 01:00, 01:01 eta 01:02)" (JAGONET), "Orduak adieraztea: laurden (hirurak eta laurden / hirurak eta laurdenak)" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia > orduak, ortografia > grafiak, ortografia > marka tipografikoak

Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak, prosodia > kontsonante-multzoak, zenbakiak > orduak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper