JAGONET galde-erantzunak

Orduak adieraztea: zenbait zalantza

Hona hemen zenbait zalantza:

a) Erdia adierazteko, bi modu aipatzen dira oro har, sei t´erdiak (Hegoaldean), seiak eta erdiak (Iparraldean). Laburpenean, ostera, Hegoaldeko forma baino ez da ageri.

b) Ordu bat eta erdiak ala ordu bat eta erdia?

c) Orduen adibideetan ez dira agertzen honelako kasuak: 13,45tan (?).

d) Nola idatzi: 12.10 ala 12:10?

a) 35. arauak, datuen eta azken laburpenaren artean, proposamena dakar. Eta honela dio:

"Erdia adierazteko, pluraleko marka bigarren osagaian bakarrik ezartzea gomendatzen da batasunerako (...). Oren ezartzen denean, berriz —Iparraldean maiz egiten den bezala— bi osagaietan emango da pluraleko marka".

b) Arauaren laburpenean ordu bat eta erdiak ematen da.

c) Arauan hauxe esaten da: "orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie, eta minutuei singularrekoa". Beraz: 13:45ean.

d) Nazioarteko konbentzioa bi puntu ezartzea da; beraz, 12:10 idatzi.

Ikus hauek ere: "Orduak adieraztea: eta erdi / ?t’erdi" (JAGONET), "Orduak adieraztea: deklinabidea (03:00etan, 04:00etan, 13:00etan)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > orduak, morfologia > mugatzaileak, ortografia > marka tipografikoak, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, karaktereak > markak, zenbakiak > orduak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper