JAGONET galde-erantzunak

Orduak adieraztea: orduak irakurtzea (00:30, 01:00, 01:01 eta 01:02)

Nola esan/irakurri behar dira izenburuko ordu horiek?

00:30 = Gauerdiko (edo gaueko) hamabi eta erdiak / hamabiak eta hogeita hamar.

01:00 = Goizeko ordu bata.

01:01 = Goizeko ordu bata eta bat dira (edo goizeko ordu bata eta minutu bat dira).

01:02 = Goizeko ordu bata eta bi dira (edo goizeko ordu bata eta bi minutu dira).

Zehaztasun-asmorik gabe erabili nahi denean, ordu bata eta (minutu) bat dira bezalakoen ondoan, ordu bata pasea da eta gisakoak ere erabiltzen dira euskaraz. Baina gero eta gehiago erabiltzen dira minutuak zehatz adierazitako moldeak, batez ere erabilera formaletan.

Horrez gainera, ikus hau ere: "Orduak adieraztea: deklinabidea (03:00etan, 04:00etan, 13:00etan)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > orduak

Unitate-mota: zenbakiak > orduak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper