810 emaitza bilaketarentzat
35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost’ erdiak edo bost t’erdiak erabiltzea?
Nola idatzi behar dira orduak hiru eta lau zenbakien deklinabidea dela eta: 03:00etan eta 04:00etan ala 03:00retan eta 04:00retan? (betiere, ‘goizeko hiruretan...’ idaztekoak ez diren kasuez ari naiz). Eta 13:00ean ala 13:00etan?
Jakin nahi nuke, gainera, zelan irakurri behar diren hauek: 15:01ean, 15:02an, 15:01era, 15:01 arte, 15:02ra, 15:01etik, 15:02tik.
Zer irizpide darabil Euskaltzaindiaren Hiztegiak hitz elkartuetako marratxoarekin?
Konposatu kimikoen nomenklaturan, marratxoa erabili beharra al dago?
Bi osagai edo gehiagoko elkarteetan, zilegi al da barne- eta kanpo-alarmak moduko eraketa edo hitz-joskera egitea (alegia, <marratxo + zuriune> segida modukoak)?
Euskaltzaindiak, 13. arauan, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea. Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.
Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke (h letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako, bai irakurtzeko, lerroaren bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko.
Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean eta bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?
Noiz erabili behar da marratxoa?: Uda oporrak / Uda-oporrak
Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egitean, adibidez, ez dugu inolako arazorik kopurua bat ez beste edozein denean. Baina kopurua bat edo unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:
Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat soka
Idatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarina
Idatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo eta erdi madari
Txekeak nola bete euskaraz?
Nola idatzi behar da 1.200.000?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.