JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: bat idaztea eta irakurtzea (1 metro / metro bat)

Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egitean, adibidez, ez dugu inolako arazorik kopurua bat ez beste edozein denean. Baina kopurua bat edo unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:

Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat soka

Idatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarina

Idatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo eta erdi madari

Euskaltzaindiak ez du galderan aipatutako kontua arauan azaldu. Hala ere, arauturik ez badago ere, bi idazkera-molde nagusi daude:

  1. Idazkera sinbolikoa: zenbakia digituz idaztea eta unitatearen sinboloa idaztea: 1 m soka, 2 kg mandarina, 1,5 kg madari.
  2. Idazkera ez-sinbolikoa: zenbakia letraz idaztea eta unitatearen izena idaztea: metro bat soka, bi kilo(gramo) mandarina / kilo(gramo) bi mandarina, kilo(gramo) eta erdi madari.

Irakurtze-modua: metro bat soka; bi kilo(gramo) mandarina / kilo(gramo) bi mandarina; bat koma bost kilogramo madari edo kilo(gramo) eta erdi madari.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak

Unitate-mota: joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper