JAGONET galde-erantzunak

Hitz elkartuak: konposatu kimikoak

Konposatu kimikoen nomenklaturan, marratxoa erabili beharra al dago?

Eguzki-lore motako hitz-elkarteak (25. araua) dira konposatu kimikoak, eta, berez, marratxoz nahiz bereiz idatz daitezke. Euskaltzaindiak ez du erabakirik hartu nomenklatura kimikoaren idazkerari buruz, baina halakoetan ohikoa da marratxoa ez erabiltzea; adibidez, kobre sulfatoa, karbono dioxidoa, fosforo pentakloruroa, aluminio fosforoa, zilar oxidoa Hala jokatzeko gomendatzen du Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAren estilo-liburuko Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (EIMA), 103. or. liburukian. Konposatu kimikoak ez izan arren, atomo eta molekula hitzekin ere ez da marratxorik erabiltzen: kobre atomoa.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper