JAGONET galde-erantzunak

Hitz elkartuak: marratxoa Euskaltzaindiaren Hiztegian

Zer irizpide darabil Euskaltzaindiaren Hiztegiak hitz elkartuetako marratxoarekin?

Bi sail nagusi bereizten dira:

a) Sarreretan eta azpisarreretan:

  1. Marratxoaren erabileraren arauak zilegitzat jotzen dituen idazkera guztiak jasotzen dira; hala, formaren atal bat aukerakoa denean, bi formak ematen dira zehazki. Adibidez: gernu debeku, gernu-debeku; izerdi lika, izerdi-lika.
  2. Forma bakarra baldin bada onartua, horixe adierazten da. Adibidez, luze-labur, maite-damu…; lur eman, mahats zimur

b) Definizio, definitzaile eta adibideetan, ez da irizpide bakarrarekin jokatu. Batzuetan ipini da, eta beste batzuetan ez.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper