JAGONET bilaketa

104 emaitza bilaketarentzat

Ortotipografia: siglak (kasu-markak)

Siglak deklinatzean, irizpide kontrajarriak ikusi izan ditut. Esaterako, LAB sindikatuaz ari garenean, LABek idatzi ohi da; Gure Esku Dagoren siglak deklinatzean, berriz, GEDk. Ez al luke behar GEDek?

Bestalde, Gure Esku Dago izen berezian hitz bakoitzaren lehen letrak larriz behar al du?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > siglak/akronimoak
Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak, karaktereak > letrak

Ortotipografia: -r bukaerako hitzak (kasu-markak)

Araututa al dago -r letraz amaitzen diren hitzei —euskal hitzei zein kanpokoei— nola lotu kasu-marka? Modu eskematikoan ematerik bai halako kasuistika praktiko bat?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Araugintza: Euskal kontsonanteen taula fonologikoa

Non aurkitu daiteke euskal kontsonanteen taula fonologikoa?

Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: karaktereak > fonetismoak, prosodia > hotsak

Lexikoa: semiiraunkor/erdiiraunkor (i+i)

‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.

Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak

Zenbakiak: hamartarrak/dezimalak adieraztea

Zenbaki hamartarrak idaztean zer erabili behar dut: koma ala puntua?

Zalantza-mota: ortografia > puntuazioa, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota: karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > zatikizkoak

Hitz elkartuak: haur-eskola / haur eskola / *haurreskola

Haur-eskola / haur eskola moldeak ageri dira forma estandar modura Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina haurreskola moldera ere ikusi izan dut inoiz. Forma onargarria al da azken hori?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Onomastika: Zazpikaleak / Zazpi Kaleak

Zazpikaleak izena ageri da Bilboko Casco Viejo geltokian. “Zazpi Kaleak” behar duela diosku batek baino gehiagok.

Bilboko Udalak Zazpikaleak izendatu du auzo hori, ondo dagoelakoan egingo zuen, ezta? Nola jokatu behar da?

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Onomastika: ospakizun-izenak (Autorik Gabeko Eguna / Autorik gabeko Eguna / Autorik gabeko eguna)

Aukera hauek guztiak ikusi ditut hedabideetan. Zein da zuzena?

- Autorik Gabeko Eguna

- Autorik gabeko Eguna

- Autorik gabeko eguna

Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Lexikoa: V.º B.º euskaraz

Nola idatz daiteke honako hau euskaraz: VºBº (‘visto bueno’)?

Zalantza-mota: ortografia > laburdurak
Unitate-mota: karaktereak > laburtzapenak

Onomastika: erakunde-izenak (Bergarako Udala / Bergarako udala)

Nola idatzi behar: Bergarako Udala ala Bergarako udala?

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper