JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: -r bukaerako hitzak (kasu-markak)

Araututa al dago -r letraz amaitzen diren hitzei —euskal hitzei zein kanpokoei— nola lotu kasu-marka? Modu eskematikoan ematerik bai halako kasuistika praktiko bat?

Euskaltzaindiak arlo ortotipografikoko oso kontu gutxi ditu arautuak. Galderan aipatzen den auzia arautu gabe dago, baina badira azken urteotan errotuz joan diren konbentzio nagusi batzuk. Hona hemen laburturik:

Izen arruntak:

a) Euskal hitzetan bereizi egiten dira hitz-bukaerako [-r] (r bakuna) eta [-rr] (r gogorra). Kasu-markak eransterakoan, erabakigarria da bereizketa hori (-ra /-rra): ur/hur > ura/hurra; paper/papar > papera/paparra, plazer/lapur > plazera/lapurra… Horretaz, hemen dago informazio gehiago: "r letra (ere/erre)" (EBE).

b) Erdal itxurakoak -r gogor edo bikoitzeko [-rr] hitzen eredura lotzen dira beti:

- bai jada euskal hitz direnak ―euskal hitz baitira Euskaltzaindiaren Hiztegian daudenez geroztik―: charterrean, tuperrean, radarrean

- bai erdal hitz direnak ere: bannerrean, customerrari… Azken kasuotan, hitzaren azken letra zein den argi gera dadin nahi badugu (lehen agerraldia duelako edo), egoki da letra etzanez edo marratxoz bereiztea ere: bannerean, banner-ean; customerari, customer-ari… Alegia, marratxorik gabe idazten denean, -rr- bikoitza; eta marratxoarekin edo letra etzanez idazten denean, -r- bakuna utzita. (184. araua)

Izen bereziak:

Euskal izenei bezala (Itziarrek, Igorrek, Aimarrek, Iribarrek, Ortuzarrek, Elkarrek, Elhuyarrek, Fagorrek…) lot dakieke erdal itxurakoei ere kasu-marka, edo, izenaren forma argi gera dadin nahi badugu, egoki da marratxoa erabiltzea ere: Pasteurrek/Pasteur-ek, Hitlerrek/Hitler-ek, Beauvoirrek/Beauvoir-ek, Twitterreko/Twitter-eko…

Dena delakoagatik hitz osoa letra larriz idazten denean, berdin. Marratxoa aukerakoa da: PASTEURREK/PASTEUR-EK, BANNERREAN/BANNER-EAN... (euskarazko izena baldin bada, aukera bakarra dago, hala ere: IKERREK, *IKER-EK; ELGOIBARREN, *ELGOIBAR-EN…). Nolanahi ere, hitz bat osorik letra larriz idaztea ez da ohikoa paragrafo baten barnean. Testuinguru berezietan baino ez dira erabili ohi, hala nola liburu-azaletako izenburuetan, liburu baten barneko kapituluen izenburuetan edo tipografia diseinuaren mende dagoen testuinguruetan (esaterako, publizitate-mezuetan, afixetan, pankartetan eta gisako iragarkietan). Halakoetan, ohikoagoa da kasu-marka zuzenean lotzea: PASTEURREK, BANNERREAN...

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper