JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: siglak (kasu-markak)

Siglak deklinatzean, irizpide kontrajarriak ikusi izan ditut. Esaterako, LAB sindikatuaz ari garenean, LABek idatzi ohi da; Gure Esku Dagoren siglak deklinatzean, berriz, GEDk. Ez al luke behar GEDek?

Bestalde, Gure Esku Dago izen berezian hitz bakoitzaren lehen letrak larriz behar al du?

Euskaltzaindiak ez du deus ere arautu siglei buruz. Hala ere, ohikoa da <kontsonante+bokal+kontsonante> egiturako siglak hitz gisa irakurtzea eta ez letraka. Horregatik, LABek den bezala, GEDek da egokia (GEDi, GEDen, GEDekin, GEDentzat...).

Bestalde, letra larriei buruzkoan, Gure Esku Dago erakunde baten izena da, eta erakunde baten izena osatzen duen hitz bakoitzaren lehen letra larriz idatzi ohi da (Euskal Herriko Unibertsitatea, Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Ikaskuntza eta gisakoak bezala).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > siglak/akronimoak

Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper