JAGONET bilaketa

110 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: ez-bidezko/gaizki

Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > markak

Lexikoa: eta abar

Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?

Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > laburdurak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > laburtzapenak

Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)

Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Lexikoa: euroa

Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > orokorra, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > zenbakiak

Lexikoa: -tzat kasu-marka, ts-ren eta  tz-ren ondoren (trakestzat/traketstzat/trakets-tzat)

Nola erabili behar da -tzat kasu-marka ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako, trakets gehi -tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta -tz gehi -tzat?

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia > kasu-markak, ortografia > grafiak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak, prosodia > kontsonante-multzoak

Zenbakiak: eta (bi milioi eta zazpiehun mila / *bi milioi zazpiehun mila)

Bi milioi zazpiehun mila (2.700.000) euro tokatu zaizkit idaztean, koma jarri beharra al dago milioien eta milakoen artean?

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, ortografia > puntuazioa, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: joskera > kalko baztergarriak, karaktereak > markak, zenbakiak > kardinalak

Araugintza: aldaketak arauetan

Zergatik aldatzen dira hainbeste arauak? Zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo idazkera batzuk? Esaterako: eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, batez beste / batezbeste

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, ortografia, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Araugintza: nola jokatu arautu gabeko kontuetan

Zer-nola jokatu behar dugu aukera bat baino gehiago dugunean edota arautu gabeko sintaxi-egituren kontuan?

Zalantza-mota: morfologia, lexikoa, ortografia, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Orduak adieraztea: zenbait zalantza

Hona hemen zenbait zalantza:

a) Erdia adierazteko, bi modu aipatzen dira oro har, sei t´erdiak (Hegoaldean), seiak eta erdiak (Iparraldean). Laburpenean, ostera, Hegoaldeko forma baino ez da ageri.

b) Ordu bat eta erdiak ala ordu bat eta erdia?

c) Orduen adibideetan ez dira agertzen honelako kasuak: 13,45tan (?).

d) Nola idatzi: 12.10 ala 12:10?

Zalantza-mota: morfologia > orduak, morfologia > mugatzaileak, ortografia > marka tipografikoak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, karaktereak > markak, zenbakiak > orduak

Toponimia: zehar-marra eta marratxoa (Trucios / Turtzioz, Abanto-Zierbena)

Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, ortografia > marratxoa, ortografia > marka tipografikoak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper