Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

572 results for *:* [81 - 90]

Auritz (male)

  • Nafarroako herria. Herriaren lekukotasunak 1110. urtetik aurrerakoak dira.

Aurken (male)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, Aurkene izenaren gizonentzako baliokidetzat. Informazio gehiago izateko ikus Aurkene.

Auru (male)

  • Nafarroan ageri den Erdi Aroko izena. Beste baten laguntzarekin ere kausitzen dugu, Iratxeko (Nafarroa) 1072ko Aurubilitu elkartuan.

Aurubilitu (male)

  • Erdi Aroko euskal izena 1072an Iratxen (Nafarroa) dokumentatua. Osagaiak Auru eta Bilitu dira. Ikus Auru eta Bilita sarrerak.

Austin (male)

  • Agustín (es), Augustin (fr)

Axeariko (male) (Diminutive)

  • Azeari izenaren hipokoristikoa izan da, -z-ren palatalizazioak eta -ko atzizkiak erakusten dutenez.

Axlor (male)

  • Dimako (Bizkaia) harpea, Jentilzubiren ondokoa. J. M. Barandiaranek ikertu zuen bertako aztarnategi arkeologikoa hagitz garrantzitsua da Euskal Herriko historiaurrea ezagutzeko.

Axular (male)

  • Axular dugu euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa. Izen-deituraz Pedro Agerre Azpilikueta zen; Axular izengoitia sortetxeari zor zaio. Urdazubin (Nafarroa) sortu zen 1535ean eta Salamancan ikasi ondoren Saran (Lapurdi) egon zen apaiz -erretore- hil arte. 1601ean herri honetatik bota nahi izan zuten, atzerritarra zelako aitzakian, baina erregeak babesa eman zion, nafarra izanik Lapurdin kanpotarra ez zelako. Beranduago, 1643. urtean, euskal literaturako maisulana den Gero liburua argitaratu zuen. Axularren eragina hain handia izan zen non mitologiara igaro baitzen. Sarako elizan (Lapurdi) dago ehortzirik.

Azeari (male)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan (Nafarroa) XII. mendean Azari aldaera agertzen da; Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.

Azentzio (male)

  • Asensio (es)

  • Berriki arte maizkara erabili da gure artean. Aurrenekoz 1146an aurkitzen dugu, Ascensio idatzirik, Iruñeko katedraleko dokumentazioan. .

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper