Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

572 results for *:* [71 - 80]

Arno (male)

  • Mutriku eta Mendaroko (Gipuzkoa) mendia, eta Entzia (Araba) mendikateko leize eta eskorta.

Artano (male)

  • Idelfonso Olaberria (Ikaztegieta, 1940 - Hego Korea, 2018) frantziskotar idazlearen goitizena.

Asier (male)

  • F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia ('hasiera') Amaia beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari ('bukaera'-ri) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita. Asierek Eudon izena ere hartzen du eleberrian. Bertan behin baino gehiagotan aipatzen da hurrengo esaldia: Amaya da asiera

Asis (male)

  • Italiako hiria (Assisi), bertako seme eta frantziskotarren ordenaren sortzaile izan zen San Frantziskori esker ezaguna. Ikusgarriak dira santuaren hilobiaren gainean eraikitako XIII. mendeko eliza eta Minervaren tenplua, gaur egun Andre Mariaren eliza bihurtu dena. Asisko San Frantziskoren eguna urriaren 4an da.

Asteri (male)

  • Gaztelaniazko Asterioren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Grezierako Asteríe antroponimotik dator eta hau astér 'izarra' izen arruntetik. Zeo titanaren alaba zen Asteriak itsasora bota zuen bere burua, Zeusen ihesi, eta Delos uharte ezaguna bilakatu.

Asuri (male)

  • Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejon (Araba).

Atarrabi (male)

  • Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mariren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, herribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.

Ato (male)

  • Erdi Aroko izena, 1144an Fiteron (Nafarroa) dokumentatua.

Atxiti (male)

  • Txomin Agirre (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920) idazlearen goitizena. Euskalzale aldizkarian izkiriatu zuen eta Euskal Esnaleko zuzendaritzako kide izan zen; Euskaltzaindia sortzean euskaltzain oso izendatu zuten. Hiru lan nagusi utzi zizkigun: Auñamendiko Lorea, Garoa eta Kresala eleberriak.

Augustin (male)

  • Agustín (es), Augustin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Agustin.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper