Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

2491 results for *:* [221 - 230]

Andregoto (female)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Gotoz osatua. Aurreneko aldiz Lizarran (Nafarroa) aurkitu dugu guk, 1024. urtean. Ikus Andrea eta Goto.

Andrekina (female)

  • Erdi Aroko izena. Andrez eta -kin atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; bukaerako -a genero mozioa dateke. Nafarroan 1282an ageri da. Ikus Anderkina.

Andrelendia (female)

  • Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre ezaguna eta Leundiaren aldaera irudi duen Lendia dira (ikus izen hau). Iruñean ageri da, XIII. mendean.

Andrelopa (female)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Lopaz osatua. Ikus Andrea eta Lopa.

Andremantzia (female)

  • Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre eta Mantzia dira. Artaxoan (Nafarroa) azaltzen da, XII. mendean (Andre Mancia). Ikus Andre eta Mantzia.

Andremaria (female)

  • Gutxienez XVI. mende arte erabili izan den euskal izena dugu hau. Osagaiak, agerian denez, Andre eta Maria dira (ikus izen hauek). Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu, 1135. urtean (Andre Tota de Let, Andre María su fija); beranduago Gautzan (Nafarroa) Andre Maria Goycoa ageri zaigu XIV. mendean eta Donezteben (Nafarroa) Andremaria de Agorreta 1541ean. Horretaz gain, Jesusen amaren ohiko izendapena da.

  • Dokumentuak:

Andreona (female)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko (Nafarroa) emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).

Andreoneka (female)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onekaz osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (Nafarroa) aurkitzen dugu, XIII. mendean.

Andresa (female)

  • Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (cf. Andreo). Ikus Andres.

Andresemena (female)

  • Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrera horiek). Aurreneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa) aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon-izena ere azaltzen da Aritzalan (Nafarroa) 117an: Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper