367 results for *:* [51 - 60]
Aurelia (es), Aurélie (fr), Aurelia (en)
Erromako Aurelius leinu izenetik dator, eta hau segur aski Aurora teonimoa (ikus) atera den hitz beretik. Aurum 'urrea'rekin ere erlazionatu dute. Emakume izena ardurakoa zen Erroman. Jaieguna irailaren 25ean da. .
Aurora (es), Aurore (fr), Aurora (en), Aurora (la)
Mitologia klasikoan egunsentiaren jainkosa da Aurora, Titan eta Lurraren alaba. Bi zaldik daramaten zilarrezko gurdi batean irudikatzen da. Mitologian goizeko ihintza honen seme-alabek jaulkitako malkoak direla esaten da. Egunsentiko Andre Maria irailaren 15ean da.
Balbina (es), Balbine (fr), Balbina (en)
Erromako Balbinus familia izenetik eta hau balbus 'hitz totela' hitzetik. Kartzelan zegoen Alexander aita santuak bozio gaixotasuna sendatu zionean kristautu zen Santa Balbina (II. m.), eta horregatik eritasun hori sendatzeko berari eskatzen zaio. Santuaren eguna martxoaren 31n da.
Bárbara (es), Barbara (fr), Barbara (en)
Erromako Barbarus familia izenetik. Hitz grekoa da, 'atzerritarra' edo 'arrotza' esan nahi duena. Santa Barbara bi leihoko dorre batean giltzatu zuen aitak, baina Kristoren fedea hartzean hirugarrena ireki zuen, Hirutasunaren irudi. Alaba kristaua zela jakin zuenean zigorraz jotzeko agindu zuen aitak eta azkenean burua moztu zion. Une horretan tximista batek jo eta kiskalia hil zen aita. Horregatik, tximistetatik babesa lortu nahi denean santa Barbarari deitzen zaio, eta irudietan esku batean luma eta bestean hiru leihoko dorrea duela azaltzen da. Santuaren eguna abenduaren 4an ospatzen da.
Bartolomea (es), Bartholomée (fr), Bartolomea (en), Bartholomea (en)
Basilia (es), Basilie (fr), Basille (fr), Basilla (en)
Grezierako basileios 'erregearena'-tik dator, eta hau basileus 'erregea' hitzetik. IV. mendean bizi izan zen Basilio santua Greziako Elizako lau gurasoetako bat da. Santa Basilia Smyrna edo Sirmium-en -egungo Mitrovican, Balkanetan- martirizatu zuten. Santuaren eguna abuztuaren 29an da. Aldaera: Basile (Deun-ixendegi euzkotarra).
Baucis (es), Baucis (fr), Baucis (en), Βαυκίς (el cl)
Beatriz (es), Béatrice (fr), Béatrice (en), Beatrix (en)
Latineko Beatrix (beator 'zoriontsu egiten duena') ponte izenetik dator. Santa Beatriz Erroman ito zuten, 303. urtean, bere neba kristau martiriak ehorzteagatik. Izena Erdi Aroan erabili bazen ere, zabalkundea Danteren Jainkotiar komediari zor zaio. Santuaren eguna urtarrilaren 19an da. Aldaera: Batirtze (Deun-ixendegi euzkotarra).
Bizkaiko Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da. Jaieguna urriaren 11n bada ere, Bizkaian abuztuaren 14ko gauean Begoñara oinez joateko ohitura handia dago. Inoiz egon bedi oinetan (bego oina) itzuli izan dute, herri etimologia honek inolako funtsik ez duen arren. Ama Birjinaren ohoretan egindako kantu ezaguna San Antongo parrokoa izan zen Klaudio Gallastegi jaunari zor zaio:
Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari
zure seme maitaleak zugana kantari.
Belona (es), Bellone (fr), Bellona (en), Bellona (la)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.