367 results for *:* [11 - 20]
Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)
Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.
Alicia (es), Alice (fr), Alice (en)
Adelaida 'noblea'rekin loturik dagoen germaniar jatorriko izena, zenbaitek grezierako alethos 'egiatia', 'zintzoa' hitzarekin erlazionatzen badute ere. Alice oso izen erabilia da anglosaxoien artean, Lewis Carrollen eleberriari esker. Santuaren eguna abenduaren 16an da. Aldaerak: Alize eta Aliza.
Alcmena (es), Alcmène (fr), Alcmene (en), Ἀλκμήνη (el cl)
Latineko alodiustik dator. IX. mendean Oskan sortutako martiri honen eta ahizpa Nuniloren erlikiak Leireko monasterioan gorde ziren, bolizko kutxa ezagunean. Urdiainen (Nafarroa) badago Dona Alodiako ermita. Santuaren eguna urriaren 22an da. Aldaerak: Alode (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Lodia.
Alcestes (es), Alceste (es), Alceste (fr), Alcestis (en), Ἄλκηστις (el cl), Ἀλκέστη (el cl)
Amalasunta (es), Amalasonte (fr), Amalasuntha (en)
Amaltea (es), Amalthée (fr), Amalthea (en), Ἀμάλθεια (el cl)
Ana (es), Anne (fr), Anne (en), Ann (en), Anna (en)
Erdi Aroan izen hau usaiakoa zen Euskal Herrian; XX. mendean, ordea, Deun-ixendegi euzkotarra izendegiko Anek erabat ordezkatu zuen. Santuaren eguna uztailaren 26an da. Ikus Ane.
Ananké (es), Ananké (fr), Ananke (en), Ἀνάγκη (el cl)
Anastasia (es), Anastasie (fr), Anastasia (en)
Grezierako anastasis 'berpiztea' hitzetik sortu zen. Lehendabiziko kristauen artean esanahi mistikoa zuten izenak erabiltzeko joera zegoen, kasu honetan bezala. Done Petri eta Done Paulo apostoluen ikaslea izan zen Santa Anastasia Neronen garaian hil zuten Erroman, kristaua izateagatik. Santuaren eguna apirilaren 15ean da. Aldaera: Anastase (Deun-ixendegi euzkotarra).
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.