JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: etorkizuneko aspektua (ikusiren, biziren, galduren, sarturen…)

Aditz-partizipioetan, pentsatzen nuen etorkizuneko aspektua adierazteko, -ko/-go atzizkiaz gain -en atzizkia ere onartua zela batuan, baina ez -ren atzizkia bokalez amaitzen diren partizipioetan. Baina Xuxenek aspalditik ematen dizkit ontzat (sarturen eta antzekoak), eta EGLU II liburukian Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 116. or. eta EGLPBn Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 256. or. ere bai. Beraz 'batuak' dira?

Iduri du 85. arauak ez diela tokirik egiten -ren moldekoei euskara estandarrerako. Arauak, hizkera-modu ezberdinez ari denean, aipatu, aipatzen ditu gisa horretako formak ere badirela euskaraz (ikusiren, biziren, galduren), baina etorkizuneko partizipioaren araua zedarritzean, ez ditu aipatzen (nahiz eta ez dituen debekatzen ere). Beraz, ulertzen da ez direla apropos-egokiak ‘batuan’ erabiltzeko, nahiz egokiak diren euskalki mailan.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II liburukian (6.2.2. Geroa, 116. or.) eta Euskararen Gramatika Laburra gramatikan ere (256. or.) aipatzen dira; gramatika horiek, ordea, deskriptiboak dira eta, beraz, euskararen barneko hizkuntza-fenomeno guztietara daude irekiak, baina ez dira arauemaileak. Araua ―85. araua, kasu honetan― gramatika deskribatzaileen gainetik dago.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper