Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza esku bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

esku
1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina. Eskuin eskua. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Sorioneku dio Irulegiko Eskuaren idazkunaren lehen hitzak. Eskuko hatzak (Ik. eskuko). Eskua(k) zabaldu, hedatu. || Zahagia esku bakarrez jaso baietz.
2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.
3 iz. Eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku zurubia.
4 iz. Zerbaitetarako gaitasuna, trebetasuna. Egilearengan maitasuna, ahalegina eta esku trebea nabari dira. Ezagun dute, bai, ofizioak ematen duen esku trebea. Gorbataren korapiloa egingo didazu?, aitonak esku txarra dauka. Haurrentzat egundoko eskua duela erakutsi du hasieratik. Eskulturarako sentiberatasuna eta eskua zituen. Esku oneko sendagilea (Ik. esku ona izan).
5 iz. (ongile, lagungarri eta kideko izenondoekin, zerbaitetan laguntzen duen pertsonaren irudi bezala). Esku ongilea, errukizkoa. Heda iezadazu zure esku lagungarria eta goitiaraz nazazu leize honetatik. Bere esku ahaltsuaz.
6 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.
7 iz. -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.
8 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

Esaera zaharrak

Atzeak eskua latz. Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Hiri galduan auzia eskuan. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Mihiluzeak eskua labur.

Aztergaia: esku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en esku egon, esku-argi, esku bete: esku bete lan, esku eman: elkarri esku emanez, esku-erakutsi iz., esku hartu, esku-hartzaile, esku-hartze, esku-huska(ko), esku-hutsik, eskura (izan, egon, eduki), eskura eman, eskura ordaindu, esku sartu, esku-sartze, eskutik: etsaien eskutik galdu du bizia, eskutik eraman, eskutik eskura, esku-zarta 'txaloa', esku-zartaka 'txaloka', eskuz esku.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - en esku utzi, eskua estutu , eskua ezarri , esku-ahur , eskua luzatu , eskuan , esku-argi , esku-arma , eskua sartu , eskua tinkatu , esku beteka , esku-emaile, esku-emate , esku-ezartze , esku-harmen, esku-harri , esku-pilota , eskutik eduki , eskuzko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esku bete ("esku bete lan"); esku eman ("elkarri esku emanez"); eskuz esku; esku hartu, esku-hartze, esku-hartzaile; esku sartu, esku-sartze; esku-zarta, esku-zartaka; -ren esku egon; esku-huska(ko); esku-hutsik; eskura (izan, egon, eduki); eskura eman; eskura ordaindu; eskutik ("etsaien eskutik galdu du bizia"); eskutik eraman; eskutik eskura; eskuz esku; eskubakar; eskumotz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ESKU-rekin: ESKUZABAL // ESKUBARNE: paume de la main, ESKUERTSI: ukomilo; ESKUMAMI: carpe; ESKUMUTUR // ukare; ESKUNGAIN: garrot; ESKUGAIN: réserve, économie; ESKUGARBI: honnête: ESKUGO: droit; ESKUARGI: lanterna; ESKUPETIK: segeretuan; ESKUPILATU: froisser; ESKUTA: javelle; ESKUTATU // ESKUZTATU: manipuler; ESKUTIOGI: arrachide; ESKUXURI:alferrra; ESKUZUZI: torche; ESKUZARTA:txalo; ESKUZ ESKU" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: esku-emaile. Zuzenbidearen esparruan horixe erabiltzen da, aginduzko hitzaren antonimo gisa.

 - [E116]: a) esku-emaile proposatua du lantaldeak, azpisarrera berrien artean; b) azpisarrera berriak aipatu nahi ditu I202k, eta hurrengo itzulian ikus ditzakegu, informazioa bildu ondoren: esku-pertola eta eskuak jo ez ditut aurkitu OEHn eta XX. mendeko corpusean; esku-sare, bai, azpisarreran eman dute OEHn, baina testuetako adibiderik gabe; eta lehen itzulian eskainia dugu pertola: "pertola (arrantza-tresna). Sin. butroi".

 - [I202]:  esku-pertola ‘arrantzarako esku-sarea’ [trasmail arrantzarako sare handia da eta esku-sare sare txikia. Esku-pertola, berriz, arrantzarako sarea duen burdinazko uztai kirtenduna da. Kirtena zurezkoa izaten da]. esku-sare, eskuak jo ‘txalotu’.

 - Erabakia: (2008-10-31) AS: eskuak jo; esku zartak jo; esku-pertola Naf. eta -en esku utzi; eskua estutu; eskua ezarri 1 'atxilotu'. 2 'jo'. 3 'keinu erritual-sinbolikoa egin' (eskuak ezarri gisa ageri da maiz); esku-ahur; eskua luzatu 1 'lagundu'. 2 'jo'; eskuan [x-ren eskuan (egon,...) gisa erabilia]: gure eskuan dago bata zein bestea egitea; esku(-)arma; eskua sartu; eskua tinkatu; esku beteka; esku; esku(-)bonba; esku-emaile; esku-emate; esku-ezartze 'buru gainean eskuak ezartzea' (Eliza katolikoan, adib., ordenazio-erritua); esku-harmen g.er. 'esku-hartzea'; esku(-)harri 'segarria, zorroztarria, arraitza'; esku-huska; esku-huskako; esku-ikusi iz. g.er. 'esku-erakutsia'; esku(-)pilota g.er.; esku(-)poltsa; eskutik eduki; eskuzko

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.