Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza esku ona izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

esku ona izan
ad.-lok. Trebea izan. Esku ona duzu gauzak antolatzeko. Erakutsi duenagatik, esku ona dik negozioetarako. Beti izan duzu esku ona sukaldean. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Aztergaia: esku ona izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 esku 8. Gusto. * Bere buruari aitortu behar zion emakume polita zela... Esku ona izan zuela aukeratu zuelarik esaten zuketen haren adiskideek. Mde HaurB 32.

LB: “Txapelketaren zati handi bat zozketa bidez erabaki zen, eta Jesus Garcia Ariño eta Luciano Juaristi buruz buruko txapeldun ohiek esku ona izan zuten bolatxoak ateratzen, lau adar oso orekatu egituratu baitzituzten” (Berria), “Esku ona daukazu harremanetarako” (EiTB), “Eskola arteko pintura lehiaketa irabazi zuenean, ordea, maisuak amari Anjelek pinturarako oso esku ona zuela esan zion” (Elkar); EPG: “Orain, agintzen duen eskua lehen baino lasaiago dago: erakutsi du esku ona eta zabala duela” (Iñaki Segurola), “Esku ona zuen trapu zaharrekin jantzi berriak egiteko” (Arantxa Iturbe); ETC: “Esku ona daukazu, Julen.” (Fernando Morillo), “Uste dut nire txanda dela. Begira egon naiz eta oso esku ona duzu. Nabaritzen da ile apaindegietan eskarmentu handia duzula..” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku ona izan tener buena mano; tener habilidad/destreza sendagile gazteak esku ona dauka gaixoak zaintzeko: el médico joven tiene mucha habilidad para cuidar a los enfermos; Adorez: esku ona du horrek: esa tiene mucha destreza; Labayru: 0

Bestelakoak

esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.