- Webgunean honako argitalpen hauek gehitu dira: Euskararen Gramatika, hildako euskaltzain guztien biografiak, Adorez Hiztegia eta Azkueren Hiztegia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren barruan biak), eta Towards a Methodological Model for a Social History of Languages.
- Eta ondoko atal hauek ere eguneratu edo osatu dira: Euskaltzaindiaren Hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia (OEH), Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), eta webgunearen gaztelaniazko atala.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak webgunea osatu du, erabiltzaileen mesedetan Iruzkin berria idatzi
- Ane Iriondok Elgoibarko 16-30 urte bitarteko gazteen hizkuntza mudantzak aztertuko ditu, eta Odei Guiradok Pulunpa (e)ta Xin! erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana jorratuko du, beti ere, ahozko jardunaren eremuan
- Saridun bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu, eta bai Iriondok bai Guiradok 2023ko ekainaren 15era bitarteko epea izango dute lanak aurkezteko.
- Mintzola egitasmoa: www.euskaltzaindia.eus/mintzola
- Egunotan inauteriak hizpide direnez, inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk hautatu ditugu Euskaltzaindiaren Hiztegitik, lexikoa freskatzen laguntzeko.
- Besteak beste, honako hauek jaso ditugu: zanpantzar, joaldun, maskarada,sorgin-dantza.
- Hiztegitxoa HEMEN kontsulta daiteke.
- Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengo edizioa zortzigarrena izan da.
- Sari-emate ekitaldia atzo egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan. Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/3sNjQ
- Azken bi urteotan (2020-22), 86 tesi egin izan dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 44 aurkeztu dira VIII. Koldo Mitxelena sarietara.
- Hona saridunak, jakintza-arloka: Artea eta Giza Zientzien arloan, Beñat Garaio Mendizabal; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan Eneko Iradier Gil; Zientzien arloan, Iñigo Arrazola Maiztegui; Osasun Zientzien arloan, Manu Araolaza Lasa; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Maitane Basasoro Ziganda.