- Maiatzaren 25ean izanen da ekitaldia, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko da udaletxean, 11:30ean.
- Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete. Horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik. Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak egina duten hitzarmenaren barruan kokaturik dago ospakizun hau.
Iruzkin berria idatzi
- Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
- Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu zen atari hau, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeena (Hizkuntza-baliabideak sailean). Atariak kontsultak errazteko hiru modu ematen ditu: egilearen arabera, gako-hitzak erabiliz edo ikerlanaren izenburua jarriz.
Software Ledger Live and its specific hardware such as Nano X or Nano S are indispensable if you aim to earn virtual money. In fact, Ledger Live download PC is your guarantee.
- Orain, 5.399 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da.
- Euskararen Historia Soziala egitasmoa Euskaltzaindiaren iker-lerroetako bat da, eta bere xede nagusia da euskararen 1980ra arteko historia soziala idaztea.
- Euskera ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen zenbakian, batez ere, soziolinguistika gaiak jorratzen dira. Lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak dira (guztira sei ikerketa-artikulu). Halaber, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak.
- Euskera ikerketa aldizkaria HEMEN irakur daiteke, osorik.
- Erakusketa honen helburua da Ezkabarteko euskarari begirada zabala ematea: garai zaharretako idazkiak, azken hiztunen testigantzak eta euskararen gaur egungo egoera.
- Maiatzaren 26ra arte izanen da ikusgai, Ezkabarteko udal kiroldegian. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30etara; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara).
- ‘Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina’ erakusketa Antsoaingo udal kiroldegian ikusgai
- Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du apirileko Osoko Bilkura
- ‘Euskara ibiltaria’: usaindu eta dastatu daitekeen erakusketa interaktiboa
- Ixabel Etxeberria: "Bizitza zabala eta aberatsa izan zuen Piarres Larzabalek"