Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1501 - 1550] bistaratzen.

aitakiro
adb. g. er. Aitak seme-alabei dien maitasunaz. Jainkozko gizon hark aitakiro hartu ninduen.

Aztergaia: aitakiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aitaldeko
adj. g. er. Ahaideez mintzatuz, aitaren aldekoa. Ik. amaldeko.

Aztergaia: aitaldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaldeko ‘paterno’: Dv Zen 36,11 (eta AN-gip).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «izlag. g.er.» markekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldeko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aitalehen
1 iz. Leinu edo familia handi bateko burua. Ik. patriarka. Isaakek Jakob sortu zuen eta Jakobek hamabi aitalehenak.
2 iz. Patriarka (Elizakoa). Garegin II.a, Armeniako Eliza Apostolikoko aitalehena.

Aztergaia: aitalehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitalehen a) ‘patriarca’: Egiat, Astar I, Astar II, Izt D, Izt C, Ur MarIl, Aran SIgn, Otag EE 1882c, Etxag EE 1882c, JFlor, Aran EE 1885a, Bv AsL, Zab Gabon, AB Gabon-kantak, Etxe bakotxeko kristinau, Arr May, Azc PB, Ezale 1897, A Eusk 1920-21, GAlm 1959, IBe Eg 2,29, IBk Eg 7,8; b) ‘padre prior’: Ezale 1897, JAg JBDei 1921; c) ‘bisabuelo’: A; d) ‘primer padre’: Gketx Loiola.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, azalpenik gabe (baina hobestekoa da aitagoi formaren aldean, eta aitaurren formaren sinonimoa da); eta oraingoz ez dago zer gehiturik. Gainera, ez da familia-erlazioen alorrekoa, zuzenean behintzat, eta ez du, alde horretatik, ama-x osaerako korrelatua eskatzen.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitamatu, aitama, aitamatzen
da/du ad. Gurasotu. Aita-amek, aitamatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa.

Aztergaia: aitamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitama(tu), aitamatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

aitama bihurtu.

aitañi
iz. zub. Aitona.

Aztergaia: aitañi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitañi ‘abuelo’: Lh.

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Hiztegi batuan jasotzekoa da, «iz. Zub. 'aitona'» azalpenekin (Zuberoan bakarrik erabiltzen da, aitaita-ren ondoan; eta cf. jasoa dagoen korrelatua: «amañi iz. Zub. 'amona'»).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

aitona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: aitañi iz. Zub. 'aitona'.

aitaorde
iz. Aitatzat hartzen den gizonezkoa. Ik. aitaizun; aitatzako. Jesusen aitaorde San Josef. Etxetik alde egin zuen, bere aitaordea eta berezko ama utzirik.

Aztergaia: aitaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaorde (eta aitaordeko) ‘padre adoptivo, putativo’: Arg DevB, Lar Fueros, Mb OtGai, Mb IArg, GavS, ETZ, Lg, Monho, fB Ic, Jaur, JesBih, Echag, CatBus, CatLlo, Lard, Arr GB, Jnn SBi, KIkV, KIkG, ArgiDL, Inza Azalp, Ox, Zerb IxtS, Or MB, Anab Poli, Etxba Eib, Ezale 1897, Or Tormes.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
aitaordeko
iz. Aitaordea. Haren ama, Ama Birjina; aitaordekoa, San Josef.

Aztergaia: aitaordeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aita ordeko (eta aita-ordeko) 15; a) 14: GavS ("Zori onekoa izatea alako aurraren aita ordekoa"), fB ("Jesusek [...] Aita ordekua bere pobria eban"), Echag 5 (adib.: "Graziyaz ta doaiez beterik beingoan, Ama maite Mariya ona non dagoan: bere seme ederra arturik besoan, ona aita ordeko Joseren ondoan", "Jesus Salbadorea, Salbe zure ama, eta aita-ordeko zeruak emana"), CatBus 2 ("Ez zan S. Jose Jesusen Aita benetakua, ezpada Aita Ordekoa, ta gizonen iretxikoa, bada Birjinia beti geratu zan Donzella garbi", "Neure Aita San Josepe bedeinkatu gozoa: Ama birjiniaren esposo egiyazkoa; Jesus guztiz gozoaren aita ordekoa"), Lard 2 ("Ez ikaratu; zuen onerako zuen aurretik Jainkoak Ejipto'ra bialdu ninduen, eta Faraon'en aita-ordeko eta Ejipto guziko Nagusi egin nau", "bere Ama Maria guziz Santa eta bere aita-ordeko San Jose"), Zerb IxtS ("Haren ama, Ama Birjina, aita ordekoa, San Josep"), Inza Azalp ("Jaungoiko Aurrak eta bere Amak alako aitta ordekoaren bearrak izango zittuelako"), Or ("Jesus Aurraren aita-ordeko edo aitatzat zeukatena da San Jose"); b) 'aita pontekoa' 1, fB ("Baita esaten jakue Aita ordekuak Gurasuen paltaan, eurak kontu egin biar deutseelako seinari arimiaren onerako gauzetan"); aita ordezko 1, Ox ("Zurgina baitzen Josep, aita ordezkoa, Jesusek bazeraman bere gaztaroa Zurgintzan hari zela"); aitordeko 2, ArgiDL: a) "Jesukristoren lengusu Juan Bautista santuak eta Jesusen aitordeko Jose Santuak berak [sic] ere Sakramentu au jarri baño len il ziran", b) "Ontarte onegatik, Jauna, gure aitordekoak gure izenean beti beti zureak izango giñala itzeman zizuten") // Eta OEH argitaratuan, gainera: Tít. de una hojita publicada en Bayona, ap. DRA ("Birjina Jainkoaren Ama notha gabeari juntatu zaituen afetzioneaz eta Jesu-Kristo besarkatu duzun aita ordeko amodioaz... San Josefi othoitza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aitordeko (eta ait'ordeko, ait-ordeko) 6; a) 3: A. Menan 2 ("Jose gloritsuba, bere Seme Jainkoaren Ait'ordeko emen lurrean izan zediñ autatu izan zualako...", "Jose gloritsuba bere Ait'ordekotzat artu zualako..."), Elizondo KristPE ("zure Seme Aragitubaren Aurr-zai ta Ait-ordeko, baita Serafiñen Erregiñarekin ezkonteraño goratu zenduban Jose Doitsurenak"); c) 3: Elizdo ("Aitordekuak ez du ezer, irago zayo gaizki eza. Afaitara datorrela orain, esan dit"), A. Letamendia 2 ("Nire aitordekoari bakarrik gustatzen zaiok etxe hau [...] hire aitordekoaren ikasgela duk, Kedar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aita-ordeko : DRA (padre putativo), PMuj DVC (padrastro, padre adoptivo, nutricio, guardador, tutor, curador) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

aitaordeko 2, EiTB (adib.: “Txetxeniako 18 urteko mutiko bati aitaordekoa hiltzea leporatuko diote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitaordeko 2: Juan Kruz Igerabide (“Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin”), Gotzon Garate (“Aitaordekoaren eta alabaordekoaren arteko harremanak gero eta eztiago egin ziren, denbora joan ahala”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aitaorde aski dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde(ko): jasotzea proposatzen du lantaldeak, -ordeko osaerakoen sailean (cf. ahizpaordeko sarrerako oharra).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitaorde sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitaordeko [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: EHk sarrera gisa jasoa (2016)

aitaren
interj. Harridura adierazteko hitza. Aitaren!, zein ederra zegoen, ointxoak iturriko ur garbian beratuz. || Aitaren eta Semearen!, zer esan duzu?

Aztergaia: aitaren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitaren egin, aitaren batean, aitarenka

aitaren batean
adb. Denbora bitarte oso laburrean. Ik. laster batean. Aitaren batean sartzen da zuloan. Etxeko mailak aitaren batean igo zituen.

Aztergaia: aitaren batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitaren egin
ad.-lok. Kristau erlijioan, eskuineko eskuarekin, norberaren bekokiaren, bularraldearen eta sorbalden artean gurutzearen seinalea egin, "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean" esanez. Aitaren egin ondoren atera zen etxetik.

Aztergaia: aitaren egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitaren egin orduko
Aitaren batean. Aitaren egin orduko ezkutatu zitzaidan.
aitarenka
adb. Aitaren eginez, harridura adierazteko. Jende guztia aitarenka hasi zen gertakari hori ikustean. Aitarenka gelditu zen esan genionean egia.

Aztergaia: aitarenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
aitasantutu, aitasantu, aitasantutzen
da/du ad. g. er. Aita santu egin edo bihurtu.

Aztergaia: aitasantutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aita santutu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitasantu, aitasantutzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

oinarria/eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

aitasantutza
iz. Aita santuaren egitekoa edo kargua. Aita santuak berak deitu zituen ospakizun honetara, 1228. urtean, bere aitasantutzako bigarren urtean. 1566an aupatu zen aitasantutzara.

Aztergaia: aitasantutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aita santutza / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

oinarria/eratorriak.

aitaso
1 iz. Ipar. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan).
2 iz. Batez ere pl. Ipar. Arbasoa. Bizi izan zela aitasoen legeei jarraikiz.

Aztergaia: aitaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaso ‘abuelo, antepasado’: Lg, Egiat, Arch Fab, Elzb Po, Elsb LehE, Ip Hil, Barb Sup, Etcham, JE Ber, Iratz, Zerb IxtS, Vill Jaink, Zait Plat, Ibiñ Virgil, Ardoy SFran; eta aitaso-amaso ‘abuelos’: Elsb LehE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoak ditu forma eta azalpena; azalpeneko adiera bien banaketa zenbakien bidez banatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. Ipar. 1 'aitona'. 2 'arbasoa'».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aitona, arbasoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: "abuelito ...?"

 - [E116]: "(2002-04) nire ustez, hau erdarari dagokio".

 - Erabakia: EArau 119: "aitaso iz. Ipar. 'aitona, arbasoa'".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): aitaso iz. Ipar. 1 'aitona'. 2 'arbasoa'.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. amaso

aitasotu, aitaso/aitasotu, aitasotzen
da ad. Ipar. g. er. Aitondu (adiera guztietan).

Aztergaia: aitasotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitaso(tu), aitasotzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

aitatar
adj. Aitaren itxura edo joerakoa. Alde horretatik Mikel aitatarra da.

Aztergaia: aitatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Ez dago hiztegi batuan jaso beharrik (x-tar osaerako eratorri librea da; eta ez dirudi familia-loturen arloari dagokion sailekoa denik).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): Isildu [ez da familia-lotura]

 - Erabakia: (EH2016): sartzea erabaki da: aitatar 'aitaren itxura duena'.

aitatasun
1 iz. Aita denaren nolakotasuna. Aitatasunak baduela jainkozko zerbait.
2 iz. Aitak seme-alabekin duen lotura. Bere aitatasunak, semeagan zeukan amodio naturalak, gibelatzen zuen semea kondenatzetik.
3 iz. Egile izatea. Ik. autoretza. Bertso zoragarri horien aitatasuna Peñafloridari eman nion.

Aztergaia: aitatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aitatasun baimen, aitatasun-baimen
iz. Lana aldi baterako uzteko baimena, haur baten jaiotzaren edo adopzioaren ondoren aitak eska dezakeena. Gaurko irratsaioan, aitatasun baimena hartu duten aita batzuen esperientziak ezagutu ditugu. Dekretu berriaren asmoa da aitatasun-baimenak zortzi astera luzatzea.

Aztergaia: aitatasun-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

amatasun(-)baimen aztertzean proposatua.

aitatiar
adj. Aita bati dagozkion jarrera edo jokabideak dituena. Bihotz aitatiarra. Aginte aitatiar eta despotikoa.

Aztergaia: aitatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

aitatu1, aita/aitatu, aitatzen
1 da/du ad. g. er. Aita bihurtu. Set bizi izan zen ehun eta bost urte, eta gero Enosez aitatu zen.
2 da/du ad. g. er. Erlijiosoez mintzatuz, apaiztu.
aitatxi
iz. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ilobasoak lurrean kausitu zuen bere aitatxi.

Aztergaia: aitatxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatxi 1) ‘padrino’: Ox, A EY, Lf Murtuts, Iratz; 2) 'abuelo': Barb Sup, Barb Leg, Herr, Etxde JJ, Mattin, Ardoy SFran.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitatxo
iz. adkor. Aita, bereziki haur hizkeran. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Eman aitatxori. Aitatxok esan bezala. Goazen, hainbat arinen, gure aitatxoren etxera. Pa, aitatxori!

Aztergaia: aitatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatxo ‘dim. de aita’: It Fab, AB AmaE, Azc PB, Ag AL, Ag G, Enb, Jaukol Biozk, Lab EEguna, Etxde AlosT, Etxde JJ, Bilbao IpuiB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

mugagabean erabiltzen da (eman aitatxori; aitatxok esan bezala).

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

aita-ren txikigarria; haur-hizkeran, aita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'papá adierazteko?'

 - [E116]: '(2002-04) nire ustez, hau erdarari dagokio'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitatxo iz. 'aita-ren txikigarria; haur-hizkeran, aita'; mugagabean erabiltzen da: eman aitatxori; aitatxok esan bezala'.

aitatzako
iz. Aitaordea. Aitatzakoari agertu zion kezka larri hauxe.

Aztergaia: aitatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatzako ‘padre adoptivo, putativo; supuesto padre’: Etxde JJ, Erkiag Arran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat+-ko.

x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitaurren
iz. zah. g. er. Aitalehena. Ik. patriarka.

Aztergaia: aitaurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH (Ub, Añ): aitaurren ‘patriarca’: Ub, Añ EL, Añ CS, Añ GGero.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere markekin eta aitalehen sinonimoa ondoan duela, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. g.er. Ik. aitalehen.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

ama-x osaerako korrelatuaz, cf. aitalehen.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitaxo
iz. Ipar. adkor. Aitasoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Eguberriko bere kondaira polita hola bururatu zuen, beraz, gure aitaxok.

Aztergaia: aitaxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaxo ‘dim. de aitaso’: Barb Sup, Ox in Barb Piar, JE Ber, Etcham, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-x- txikigarri-marka.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

aitaso-ren txikigarria.

aitazko
adj. Aitari dagokiona. Jainkoaren aitazko ontasuna.

Aztergaia: aitazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'horrela osatuko nuke 1 Jainkoaren aitazko ontasuna. 2 'aita pontekoa''.

 - [E116]: (2002-04) bai, nik ere hori egingo nuke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitazko izlag.: Jainkoaren aitazko ontasuna'.

aitazulo
adj. Haurrez mintzatuz, beti aitarekin egon nahi duena. Ik. amazulo. Ume hori aitazuloa da oso.

Aztergaia: aitazulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zulo 'zalea'.

aitita
iz. bizk. Aitona. Ik. aitaita. Nire aitita zenari.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, bere azalpenekin eta azpisarrerarekin («aitita iz. Bizk.» eta AS: «aitita-amama pl. Bizk.»), eta oraingoz ez dago erantsirik.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. aitaita (arautua aski delakoan).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E104]: 'Amikuzen eta Zuberoan erabiltzen dugun forma, "aitaita" da (attatta ahoskatuz). Bestalde aitatxi Amikuzen eta aitañi Zuberoan, Landhe-ren hiztegia eta Orotarikoa lekuko. Ahoz ere bizi da: alaben haurrek ematen diaten izena... Hazparne aldean "atiti". Mendebaleko batzuen ahotan "aitite" ere; Forma klasikoena hobetsiko nuke: Aitaita, Amama-ren berdina'.

 - [I102]: 'Bizkaia osoan erabilia izateaz gain, amama-rekin batera, oker ez banago Amikuzen eta Zubero osoan ere erabiltzen da. Halandaze, sartuko eginen nuke'.

 - [E210]: 'Bizkaitarren artean, horixe erabiltzen da, ez 'aitaita'. Horregatik, bi-biok onartzea bidezkoena dirudi'.

 - [E208]: 'ez dakit nik Zuberoan nola esaten den, baina gaur egun bizkaitarron artean, esan, aitita esaten dugu, ez aitaita, etimologi itxura duena. Agian biak onartu beharko genituzke, jendeak zein nahiago duen ikusi arte'.

 - [E116]: '(2002-04) zuek ikusi'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitaita iz. Zub.' eta 'aitita iz. Bizk.' eta AS gisa 'aitita-amama pl. Bizk.'

aitita-amama
iz. pl. bizk. Aitita eta amama.

Aztergaia: aitita-amama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, aitita sarrerako azpisarrera gisa (eta Bizk. markarekin).

Informazio osagarria

cf. birraitita-amama.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitona
1 iz. Aitaren edo amaren aita. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Zure aitaren aitona. Gure amaren aldeko aitona. Aitona Joxek hau esan ohi zuen.
2 iz. Adineko gizona. Aitona eskale bati.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitona ‘abuelo, anciano, antepasado’: Cb EBO, Mb IArg, Ub, LE-Ir, It Fab, Ur Ir 10,6, Lard, Hb Esk, Hb Egia, Echn Rt 4 tit., Galindez, Bv AsL, AB AmaE, Ud, Sor Bar, Ag AL, Apaol, Aran SIgn, Ezale 1897, Ag Kr, Ag G, Urruz Zer, Iraola, A Ardi, Kk Ab, Tx B, Jaukol Biozk, Or Mi, Or Eus, Canc. pop., Ldi IL, ABar Goi, TAg Uzt, Ol 2 Sm 9,7, SMitx Aranz, BEnb NereA, Osk Kurl, Uzt Sas, Mattin, Xa Odol, Xa EzinB.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitona-amona .

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitona-amona
iz. pl. Aitona eta amona. Isaak lurperatu zuten Abraham eta Sara aitona-amonen ondoan. Gure gurasoen eta aitona-amonen aldiko idazleak.

Aztergaia: aitona-amona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, aitona sarrerako azpisarrera gisa; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitona sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

aitonatxo
iz. adkor. Aitona. Aitonatxo ihar bat.

Aztergaia: aitonatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitonatxo ‘dim. de aitona’: Uzt Sas.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Hiztegi batuan jasotzea komeni dela uste du lantaldeak, amonatxo parekoa jasoa dagoenez (Ez legoke, berez, jaso beharrik, x-txo osaerako librea baita, testu bakarrean jasoa eta adiera berezirik gabea; amonatxo korrelatua, berriz, testuetan aski erabilia delako jaso du arauak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: aitonatxo

aitondu, aiton, aitontzen
1 da ad. Aitona bihurtu. Tentatzen ari zaizkit haurrak eta emaztea: aitondu naizela; baina ni naiz aitona gaztea.
2 da ad. Aguretu. Orain aitondu zarete baina, lehenago izanak gazteak. Aitontzean, hain justu, bere bizitzari errepasoa egingo dio.

Aztergaia: aitondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aiton, aitontzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

1 aitona bihurtu. 2 aguretu. 3 aitonaren trazak hartu.

aitonen alaba
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aitonen alaba-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitoren alaba].

Aztergaia: aitonen alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitonen alaba, aitoren alaba, aitor alaba ‘dama, mujer noble’: O Po, ArmUs 1896, Zait Sof, Mde Po, Etxde JJ, Herr 1960, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS: Ik. aitoren alaba / ElhHizt: Ik. aitoren alaba / EskolaHE: AS.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Forma okertzat eman du arauak, izartxoa duela eta aitoren alaba ordaina adieraziz.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aitoren alaba.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Isildu.

aitonen seme
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aitonen seme-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitoren seme].

Aztergaia: aitonen seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitonen seme ‘noble, gentilhomme’: Bereterretxen khantoria, EZ Noel, Ax, O Pr, SP Phil, Tt Onsa, Gç, Bp, Urt Gram, ES, Egiat, StJul, Revol, TB Lk 19,12, Arch Fab, Gy, Hb Esk, Dv Lab, Laph, Jnn SBi, Arb Igand, HU Zez, Zby RIEV 1908, Ip Hil, Etcham, JE Bur, Or Tormes, Or Mi, Zub, Zait Sof, Ldi IL, SMitx Aranz, Mde Po, Mde Pr, Or Aitork, Lf in Zait Plat, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS: Ik. aitoren seme / ElhHizt: Ik. aitoren seme / EskolaHE: AS.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Forma okertzat eman du arauak, izartxoa duela eta aitoren seme ordaina adieraziz.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aitoren seme.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Isildu.

aitontasun
iz. Aitona denaren nolakotasuna. Aitontasunaren xamurra ote dabilkit barruan?

Aztergaia: aitontasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

aitor
1 iz. Aitormena. Utzi zizkigun maitasun agirien aitorra. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik.
2 iz. Lekukoa. Aingeruak izango dira aitor.

Aztergaia: aitor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aitor egin, aitor eman, aitor-entzule, aitor izan du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitor egin, aitor eman, aitor-entzule

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: erantsi erregimena.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): du ad. erantsiko zaio.

aitor egin
ad.-lok. Aitortu. Anderrek zure aurka aitor egin du.

Aztergaia: aitor egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitor eman
ad.-lok. Onartu, ezagutu. Egiari aitor emanez eta orain arteko gezurrak deitoratuz.

Aztergaia: aitor eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitor entzule, aitor-entzule
iz. Bekatuak aitortzan entzuten dituen apaiza. Aitor-entzuleari gure bekatuak aitortu. || (Izenondo gisa). Apaiz aitor-entzuleak galdetu zion.
aitor izan
du ad.-lok. Aitortu. Aitor dut gaizki egin dudala.

Aztergaia: aitor izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aitor izan du ad.

aitor oneko
iz. Esker onekoa. Zaldun hau aitor onekoa da Jainkoarekin.

Aztergaia: aitor oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aitor. Horren azpisarrera gisa, aitor oneko gehi daiteke, hala baitator hainbat hiztegitan'.

 - [E116]: 'Konforme (nahiz hor ditugun zorioneko #mdash#hitz batean sartu duguna-, bihotz oneko, borondate oneko, esker oneko, etxe oneko, gogo oneko... Denak sartu behar ditugu? 'Esker oneko' bakarrik sartu dugu (2002-04)'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

aitoren alaba
iz. Leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen emakumezkoa. Ik. noble. Eta hik aurki adieraziko dun jaiotzez aitoren alaba jatorra haizen.

Aztergaia: aitoren alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'aitorenseme/aitorenalaba: horretara idatziko nuke, ez baitakigu zein den berba horien etimologia, eta aitoren seme edo aitoren alaba behintzat ez da'.

 - [E116]: '(2002-04) Hori erabakita dago, eta orduan eztabaidatu genuen. Nik uste ezin garela erabakitakoak berriz ere eztabaidan hasi, koherentzia kontuengatik ez bada'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitoren alaba' eta 'aitoren seme'.

aitoren seme
iz. Leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen gizonezkoa. Ik. noble. Ez nuen uste erraten zutela aitoren semeek gezurrik.

Aztergaia: aitoren seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitorketa
iz. g. er. Aitorpena; aitortza.

Aztergaia: aitorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. aitorpen, aitortza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-pen.

aitorkizun
iz. Aitortza, aitormena. Ez zuen asmorik bere bekatuen aitorkizunik egiteko. Agustin Gurenaren aitorkizunak.

Aztergaia: aitorkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'g.er. kenduko nioke, Orixeren Done Agustinen Aitorkizunak itzulpena aski ezaguna baita'.

 - [E116]: '(2002-04) Lhandek, Etxaidek eta Orixek erabili dute. EEBSn ere badira adibide eta autore gehiago. Nik kenduko nuke g.er. hori'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitorkizun'.

aitorkuntza
iz. bizk. g. er. Aitortza, aitormena.

Aztergaia: aitorkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

aitorle
1 iz. Lekukoa, bereziki erlijiozko lekukotasunaz mintzatuz. Haren lagun ginen bizi zelarik, eta Hark egindako mirarien aitorle gara.
2 iz. Eliza katolikoko santuen sailetako bat. San Joakim, aitorlea.
3 iz. Aitor-entzulea. Bekatu guztiak esan zizkion aitorleari. Ongi aitortu, eta aitorleak esandako guztia betetzen saiatu.
4 iz. g. er. Aitortzailea, aitortzan bekatuak aitortzen dituena.

Aztergaia: aitorle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "merezi al du bi formak ematea, aitorle eta aitortzaile?"

 - [E114]: "aitorle / aitortzaile. Bi gauza adierazteko, bai: 1 konfesatzen dena / konfesioan aditzen duena, 2 lekuko ik. OEH-n aitortzaile, in fine".

 - [E116]: "(2002-04) nik biak emango nituzke. Ez du kalterik egiten".

 - Erabakia: EArau 119: "aitorle iz. 1 'aitortzailea'. 2 'aitor-entzulea'" eta "aitortzaile".

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus