JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)

Neurriak eta adierazteko, nola erabili zenbat eta zenbateko?

Neurriak-eta galdetzeko, euskaraz, zenbat/zenbateko ez ezik zer galdetzailea ere erabiltzen da.

Zenbat/zenbateko: zenbat soila tradizio handiagokoa da, baina gaur egun asko erabiltzen da zenbateko forma ere. Hona hemen adibide batzuk erabilera ikusteko:

Zenbat da karratu horren azalera? / Zenbateko azalera du karratu horrek?

Zenbat da zabal(ean) eraikina? / Zenbateko zabalera du eraikinak?

Zenbat da aurrekontua? / Zenbatekoa da aurrekontua?

Zer galdetzailea ere erabiltzen da, arestian adierazi bezala (ez, ordea, *zein).

Zer pisu du zakuak? / Zenbat pisatzen du zakuak? /*Zein pisu du zakuak?

Zer distantzia dago hemendik hara? / Zenbat bide dago hemendik hara?

Zer balio du liburuak? / Zenbat balio du liburuak?

Zer alde atera dio bigarrenari?

Horrez gain, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: neurtu, pisatu (bi metro luze da, bi kilo pisatzen ditu)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: komunztadura (10 urte du / 10 urte ditu)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper