JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: neurtu, pisatu (bi metro luze da, bi kilo pisatzen ditu)

Zein da egokiagoa neurtu aditza erabiltzean: Zenbat luze zara? ala Zenbat neurtzen duzu?

Eta pisatu aditzaren kasuan, zuzena al da Zenbat pisatzen duzu? galdetzea?

[EH:neurtu] aditzaren erregimena dela eta, Euskaltzaindiaren Hiztegian soka hori bost metro luze da hobesten da, eta ez soka horrek bost metro neurtzen ditu. Beraz, Zenbat luze zara? / Zenbat zara luze(an)? hobestekoa da Zenbat neurtzen du?-ren aurretik.

Nolanahi ere, tradizioan badira lehen adibidekoa adierazteko bestelako molde egoki batzuk ere: sokak bost metro ditu, soka bost metrokoa da.

[EH:pisatu] aditzari dagokionez, ostera, du aditza dela dio, bestelako azalpenik gabe; beraz, Zenbat pisatzen duzu? moduko egiturak guztiz ontzat ematen dira.

Xehetasun gehiago hemen: [Euskera 39, 1994-3:935], [Euskera 39, 1994-3:938], [Euskera 39, 1994-3:1023]

Horrez gainera, ikus hau ere: "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak

Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > aditz-joskera, joskera > izen-joskera, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper