JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)

Zein da zuzena?

Zenbat balio du kilo batek mahats / kilo bat mahatsek?

Kilo batek mahats / kilo bat mahatsek bi euro balio du.

Hauek dira galde-erantzuteko ohiko egitura zuzenak (*kilo batek mahats beti da okerra):

  • Zenbat balio du kilo bat mahatsek? Zenbat euro(t)an dago mahatsa? Zenbatean dago mahatsa?
  • Kilo bat mahatsek bi euro balio du. Kilo batek bi euro balio du. Mahatsa bi euro(t)an dago. Kilo mahatsa bi euroan dago. Kiloa bi euro(t)an dago. Bi euro(t)an dago kiloa. Bi euro(t)an dago mahats-kiloa.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: baso bat ur" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: litro (komunztadura: hiru litro urek / *hiru litro urak)" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > galdetzaileak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper