JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: baina/*bainan, baino/*bainon

Zuzena al da baino, bainan, bainon esatea baina esan ordez?

Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri dira [EH:baina] eta [EH:baino]; beraz, forma horiek biak zuzenak dira, bakoitza bere esanahiarekin.

Bestalde, baina eta baino sarreretan ez da ageri horiek biak elkarren sinonimo edo baliokide diren ala ez. Beraz, euskara estandarrean ez da ontzat ematen baino erabiltzea baina formaren ordez, nahiz eta erabilera horren lekuko ugari aurkitu tradizioan. Ez dira euskara batukoak forma hauek ere: *bainan, *bañan, *bainon, *bañon, *baño

Esate baterako, euskara batuan, baina idatzi beharko litzateke adibideotako esaldietan:

Eskolarikan eztaukat bañon / esango ditut egiyak. Xenpelar

Etzeduken alderdi gaiztoa! Baño ala ere ez etsitzen. Orixe

Irabazten dezute / bañon nekatuta. Uztapide

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > juntagailuak, perpausa > konparazioa

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper