baino
1 Desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. (baino erkaketaren bigarren aldearen ondo-ondotik ezartzen da; erkaketa adjektibo edo adizlagunen bidez gauzatzen denean, delako adjektibo edo adizlagunak -ago atzizkia hartu behar du). Hura hau baino hobea da. Etxe hau txikiagoa da eliza baino. Ane eta Miren Edurne baino alaiagoak dira. Soineko hori ez da gona hau baino garestiagoa. Beira baino hauskorragoa. Deabrua baino okerragoa. Zu baino goizago heldu direnak. Behar baino maizago eten ditugulako. Guk baino hobeki egin du. Arinago irteten omen da sartu den baino. Zuk baino diru gehiago dut. Nahiago dut hau hura baino. Lasterrago baitabil beti gogoa begia baino.
2 (Erkaketaren atal bietan hitz bera erabiliz, hitzaren balioa azpimarratzeko). Erne baino erneago ezartzen gaituzte. Bukaera ederra baino ederragoa aitagurearena. Ondo baino hobeto daki hori.
3 junt./adb. Baizik. (Lehen esaldia ezezkoa denean). Hori ez da gorria, zuria baino. Ez dago bide bat baino. Ez du gogoan beste gauzarik erabili, guri mesedeak egitea baino.