Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza baina bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

baina1
1 junt. Elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk bien arteko nolabaiteko kontrakotasuna (baina ez bateraezintasuna) adierazten duen hitza. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik eta ez bihotzetik. Ez dira gauza bera, baina ez daude elkarren kontra. Heldu zen, baina berandu. Gizon ona zen, baina alferra. Aberatsa da, baina seme-alaba asko ditu. Nahi adina laguntza izan zuen, baina halere ez zuen ezer taxuzkorik egin. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai.
2 junt. Ordea. (Bigarren esaldiaren azkenean, batez ere erantzunetan). Ez zekien baina. Lotsatu egiten naiz, baina.
3 junt. (Esaldiaren barnean). Maitasun horretaz baina, maite hori, ez diozu itaundu zeure bihotzari. Gu baina, haiek utzirik, bestetara goaz.
4 junt. Baizik. (Elkartzen dituen bi perpausen edo sintagmen artean, ezkerrekoa ezezkoa denean). Ez osoki, baina apur bana. Ez ene nahia, baina igorri nauenarena. Irudizkoak ez baina egiazko direlako egiaztagarri bikaina.
5 Ba... ere, nahiz. (Bigarren esaldiaren azkenean). Egingo dut, gogo handirik ez dut baina. Dena lortu zuten, kosta zitzaien baina.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Adausi degidala, baina ausiki ez nazala. Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Azeriari larrua edeki, baina azturak ez. Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten. Otsoari erortzen zaio kalparra, baina ez larrua. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.
baina2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'leka' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. leka1].
baina3
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zorroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zorro].
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus