JAGONET bilaketa

108 emaitza bilaketarentzat

Denbora adieraztea: honetan/oraingo (aste honetan / *oraingo astean)

Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Esapideak: berban-berban

Zuzena al da berban-berban esamoldea erabiltzea? Ez baita hiztegietan agertzen.

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > esapideak

Ondorioa adieraztea: hortaz/hortan

Guk, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, hortaz esateko, hortan erabiltzen dugu. Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da ageri, eta gainerako hiztegietan ere ez. Jakin nahi nuke hortan hori erabiltzea zilegi den.

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > diskurtso-markatzaileak

Harridura adieraztea: halako (burugabe (halako) hori / burugabe (halako) horrek)

Zein da forma zuzena: Itxiko al duzu ahoa, burugabe horrek ala Itxiko al duzu ahoa, burugabe halakoa?

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, joskera > esapideak

Modua adieraztea: -z (hartuz, eginez, esanez...)

Zuzena al da Aspirina hartuz sendatu egingo zara esaldia? Bestalde, zein da -(e)z egituraren erabilera?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > modua

Lexikoa: arabera, arau (diotenaren arabera / *dioten arabera)

Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).

Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?

Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Kausa adieraztea: zeren  (zerenbait-/-en)

Nahitaezkoa al da bait- edo -(e)n eranstea aditzari zeren edo zeren eta lokailuarekin?

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > menderagailuak, joskera > diskurtso-markatzaileak, perpausa > kausa

Ondorioa adieraztea: hain (hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen)

Hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen esaldia zuzena izan daiteke (bere horretan, -(e)n atzizkirik nahiz bait- aurrizkirik gabe)?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: joskera > aditz-joskera

Kausa adieraztea: zeren eta

Zuzena al da zeren soilik erabiltzea, zeren eta erabili ordez?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, joskera > diskurtso-markatzaileak, perpausa > kausa

Aditzaren jokabidea: behar izan + zertan (ez duzu zertan etorri behar / *ez duzu zertan etorri beharrik; ez daukat zertan zu engainatzen ibili / *ez daukat zertan zu engainatzen ibili beharrik)

Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper