JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: arabera, arau (diotenaren arabera / *dioten arabera)

Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).

Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?

Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioenez, [EH:arabera] hitzak -ren kasu-marka behar du aurretik: Hark esan omen zuenaren arabera gertatu dira gauzak. Literatura-tradizioan badira aurrean -ren gabeko erlatibozko esaldia dutenak, baina horiek salbuespentzat hartu behar dira.

Bestalde, arau dela-eta, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ikus daiteke arau aurreko hitza izan daitekeela izena (-ren erantsita edo gabe), partizipioa edo aditzoina [OEH:arau II].

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak

Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper