Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Aldaiondoa - Places - EODA

Aldaiondoa (Aurkintza)

Entity:
Orografia/Aurkintza
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Ezporogi
  • aldayondoa - (1609) NAN.PR.OIB , 13. k.
    (...)
    una uerta en...aldayondoa
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aldayondoa - (1609) NAN.PR.OIB , 13.k.
    (...)
    una uerta en aldayondoa
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aldaiondoa - (1994) OV.11 , 312-313
    (...)
    Galipentzun eta Lergan ere ageri den toki-izen hau aldai 'aldapa' [Aldabea eta Aldailarrea sarreretan dioguna.] eta ondoa-z osatua dago. Aldai Mitxelenaren arabera [AV,43 era 100. orr.] alde-ren eratorria da, eta garai izenean (ikus honetaz Agezako Ategaratea-n dioguna) ere azaltzen den -i atzizkia darama. Alfonso Irigoyenen eritziz [el origen de las palabras vascas alde, oste, garai y usa", DRPLV-II, 15 5-1 66. orr.], aldai [Murelagako álda[dz]è izena hartzen du erreferentzi-puntutzat.] alde-rekin lotu beharra dagoela gauza segurua da. Izen honen jatorriaz zera diosku, erronkariera eta zubererazko alte eta althe formetan oinarriturik latineko *altana proposatzen ahal dela aldai (cf. gainera Aldana eta Alda toponimoak)-ren sorburutzat, bilakaera campana(m) > *kanpanea (artikuluz) > kanpaea > kanpae (artikulurik gabe) > kanpai-n dugun bera delarik. Gure ustez etimologia hau ez da egokia, aldai 'aldapa' Nafarroan oso zabaldua dagoelako (bi muturretan ageri da, Ameskoetan eta Oibar haranean, Iruñerrian...), herrialde honetan mendebaldeko kanpana + a > *kanpanea pausoa gertatzen ez delarik [Salbuespena Burundako euskara da. Urdiainen patatia 'patata' (<*patatea < patata + a) eta jotia (<*jotea < jota + a) bezalakoak erabiltzen dira (Nafarroako euskaldunen mintzoak, Euskalerria Irratia-Matías Múgica, Nafarroako Gobernuak argitaratua, Iruñea, 1990, 44-49. orr.); Bakaikun Donbekia [dómbekjá] dugu, hors, donbeka 'domeka', 'igande' + a arrikulua, (erreparatu, gainera, azken izen honetan gertatu den m > mb aldakerari. Ikus honetaz Uxueko Lakumulatu eta Santakaramuru sarrerak), tipulia 'tipula', mana 'enara', eta lixibia 'lixiba', 'lixua', eta Ziordian kipulea 'tipula', eta lixibarie 'lixiba', 'lixua' (A. Mª Echaide, EENEL, 54,, 87., 111., eta 192. orr.). Ikus, orobat, Eslabako Kalboren korralesarraldea-n aipatzen diren adibideak.]. Hortaz, Irigoyenen hipotesia onartzeko bide bakarra izen hau Mendebaldetik Nafarroara hedatu dela pentsatzea litzateke, baina honi zail samarra deritzagu, batik bat Erresumazaharreko aldai-ren antzinatasuna eta zabalkundea aintzakotzat hartzen badira [Aldaiondoa-ren inguruan ikus Galipentzuko eta Lergako izen bereko sarreretan dioguna.]. Aldaiondoa herriaren eta Baserrekandia-ren artean egon zitekeen, baratzeak ere baibaitziren bertan.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aldaiondoa - (1994) OV.11 , 85-86
    (...)
    [Dermio baten zatiketa. Aldea] A. Irigoyenen ustez alde, eta honen aldaera den aldai latin bulgarreko *altana-tik atera dira. Hona hemen autore honen hitzak: "de la misma manera que alde, 'lado', con variante residual aldai, y alden- en aldendu, 'separarse, marchar', procede del latin vulgar a partir de *altana, derivado de altus, -a-, -um, adquiriendo el sentido general de 'costado', cfr. Vizc. Aldean, 'a cuestas', como soinean" ["Cuestiones de toponimia vasca circumpirenaica", 202. or., ETTVC]. Gure irudiko aldea zenbaitetan 'aldaia', 'aldapa', 'aldatsa' izan daiteke (Aldea herri izenean, kasu), baina neke da onartzen hau latineko *altana-tik atera dela (ikus Ezporogiko Aldaiondoa sarreran dioguna). Posposizio gisa azaltzen deneko balioa hizkera arrunteko 'alderdi', 'albo', 'aldamen' da, baina halaz ere adiera bertsua bide duen ondoa-tik bereizi behar da, oinarri berari erantsita alderdi bana adierazten baitute bi izenok (ikus ondoa aztertzean dioguna). Aldea gehienetan zuzen-zuzenean elkartzen zaio oinarriari: Artadualdea (Eslaba), Astalorraldea (Moriones), Txirrialdea (Eslaba)... Baina behin edo beste -(e)ko leku-denborazko genitiboak lagundurik ere azaltzen da: Erbiñako aldea, Labeko aldea (Galipentzu). Azken hau, dena den, "labetto aldea"-tako ere har daiteke, -ko hori txikigarritzat joaz, baina lehena oso argia da.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Aldaiondoa ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper