2483 results for *:* [71 - 80]
Ángel (es), Angela (es), Angèle (fr), Angela (en)
Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko (Nafarroa) 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzon (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erromatarren garaiko inskripzioetan ageri da izen hau, inoiz Aius itxurapean. Erdi Aroan ere azaltzen da, 1122an esaterako, Iruñeko katedraleko artxiboan. A. Irigoienen ustez, Agoitz / Aoiz (Nafarroa) toponimoaren jatorria Aio izenaren Aionis latineko genitiboan dago.
Erdi Aroko izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) 1083an dokumentatzen da eta Garden (Nafarroa) 1366an (Aioro Garçatoin).
Astolfo (es), Aistolfo (es), Aistolf (fr), Aistulf (fr), Aistulf (en)
J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den izenetako bat da.
Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+ol. Aitzol apaiza izan zen, Yakintza aldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Bere lanik ezagunena La Muerte del Euskera ('Euskararen heriotza') dugu.
Euskal idazlea eta Subitzako eta Ziordiko (Nafarroa) bi tontorren izena. J. F. Aizkibel (Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865) idazlea eta euskararen ikertzailea izan zen. Bere lanik ezagunena 1885ean Tolosan argitaratu Diccionario Basco-Español da, non euskara idazteko sistemaren gaurkotzea proposatzen baita. 1856an kaleratutako De la Lengua euskera o de los vascongados liburuan euskararen akademia sortu beharra aipatzen du.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.