Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

1280 results for *:* [81 - 90]

Alontsa (female)

  • XV. mendetik aurrera zabaldutako Alfontso izenaren emakumezkoen aldaera. 1514an agertzen da, Areatzan (Bizkaia): 'En la torre de dona Mari Alonsa de Butron'.

Altzabeheti (female)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Elizak harlanduz eginiko ate ederra izan zuen baina egun haren aztarna batzuk besterik ez daude.

Altzagarate (female)

  • Andre Mariaren ermita, Altzan (Gipuzkoa). Eraikuntza txikia da eta barruko aldare bakarrean XV. mendeko irudia du. Jaia abuztuaren 15ean da.

Altzai (female)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikusgarriak dira herriko hilerrian dauden eguzki itxurako hilarriak, bereziki balezta duena.

Amabilia (female)

  • Erdi Aroko izena. Iruñean agertzen da, XII. Mendean: Amabilia femina.

Amade (female)

  • Amada (es)

  • Gaztelaniazko Amadeoren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Teofiloren Erdi Aroko latineko itzulpenean ('ama deus') du iturri. XIV. mendeko San Amadeo Saboiako dukea izan zen.

Amagoia (female)

  • F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia baten izena, Amaiaren amarena hain justu.

Amaia (female)

  • F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia nagusia. Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita. Burgosen bada erromatarren kontrako borrokan kantabroen hondarreko gotorlekua izandako Peña Amaya deritzana, antroponimoarekin zerikusirik ez duena, eta Euskal Herriko toponimian ezagunak dira Amaia toki izenak. Arrakasta handia eduki du, Hego Euskal Herrian azken urteotan gehien erabili den neska izena izan baita. 1939an euskal izenak debekatzean Miren Amaia izeneko batzuk 'Maria Fin' bihurtu zituzten. Geroago, 70eko hamarkadan, harrigarria bada ere, uko egin zuten izen hau jartzea sexu-nahasketa sor zezakeelako eta, gainera, itxuraren kontrakoa eta ijitoen izena zelako.

Amale (female)

  • Amalia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Amelia.

Amalur (female)

  • Euskal mitologian Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiren eta Eguzkiren ama da. Europa osoko mitologian bezala, jainkosatzat hartu da bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke, Erromako Terra eta Greziako Gea edo Gaia bezala. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Ikus Lur.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper