Euskara eskuz esku

85. araua. Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma

Gramatika-atalak: Aditza
  • Adizki perifrastikoetan (ikusi dut, mintzatzen ziren, joanen gara), alde batetik, aditz nagusia (ikusi, mintzatzen, joanen) eta, bestetik, aditz laguntzailea (dut, ziren, gara) ditugu.
  • Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 78. araua, «Aditz laguntzaile batua», kontsulta daiteke.
  • Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau itxura har ditzake:
    • aditzoina (ikus Euskaltzaindiaren 28. araua)
    • aditzoina + aspektu burutua (-i, -tu, -Ø), partizipio burutua deitua
    • aditzoina + aspektu ez-burutua (-tzen edo -ten)
    • aditzoina + aspektu burutua (-i, -tu, -Ø) + geroaren marka (-ko edo -en)

Aditzoina

Aditzoina + aspektu burutua

(partizipio burutua)

Aditzoina + aspektu ez- burutua

Aditzoina + aspektu burutua + geroa

ikus

ikus-i

ikus-ten

ikus-i-ko

mintza

mintza-tu

mintza-tzen

mintza-tu-ko

joan

joan

joa-ten

joan-en (edo joan-go)

  • Aspektu burutua aditzoinari lotzen zaio; atzizkiak -i / -tu / -ø (zero marka) dira: ikusi, mintzatu, joan.
    • -tu atzizkia -du bilakatzen da -n edo -l batekin bukatzen bada: lagundu, saldu
  • Aspektu ez-burutua aditzoinari lotzen zaio; atzizkiak -ten edo -tzen dira: ikusten, mintzatzen.
    • Joan bezalako aditzak bukaerako -n galtzen du: joaten (ez *joaiten, euskara batuan), egoten (ez *egoiten), erraten (ez *erraiten), jaten, jiten.

      Aldiz, ukaiten da ukan aditzaren aspektu ez-burutuaren forma.

    • -ten erabiliko da, halaber, aditzoina kontsonante txistukariz bukatua bada: ahazten (ahantzi), hausten (hautsi), hesten (hetsi), ikasten (ikasi), uzten (utzi)
    • aditz-izenak lortzeko -te edo -tze atzizkia lotzen zaio aditzoinari: ikuste, mintzatze, joate
  • Geroaren adierazteko, aditzoina + aspektu burutuari -en edo -ko juntatzen zaio: ikusiko, mintzatuko, joanen
    • -ko atzizkia -go bilakatzen da -n-ren aitzinean: egingo, izango, joango. Iparraldean -en atzizkia gehiago erabiltzen da: eginen, izanen, joanen.
Euskaltzaindiaren araua
85. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
22. fitxa, 23. fitxa, 26. fitxa, 29. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus