Euskara eskuz esku

110. araua. Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Arau honek mugatu singularraren erabilera zehazten du, iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan.
  • Iraupenari dagokionez, kasu-marken bidez adierazten da:
    • instrumentala (-z) mugagabean

      Lau urtez egon da Ingalaterran.

    • absolutiboa (markarik ez)

      Lau urte egon da Ingalaterran.

    • inesiboa (-n)

      Hiru aste(t)an egon zen han.

  • Inesiboko sintagmei dagokienez, mugatu singularra erabiltzea hobesten da euskara batuan kasu honetan: prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean.

    Hiru astean anitz hazi da haurra.
    Hiru urtean euskara ikasi du.

  • Maiztasunari dagokionez, kasu-marken bidez adierazten da, edo -ero atzizkia erabiliz.
    • instrumentala mugagabean

      Lau urtez behin elkarretaratzen dira.

    • ablatiboa mugagabean

      Lau urtetarik behin elkarretaratzen dira.

    • inesiboa mugatu singularrean

      Lau urtean behin elkarretaratzen dira.

    • -ero atzizkia erabil daiteke, izenari lotuz: egunero, astero, hilabetero, urtero… edo oroz: egun oroz, aste oroz…
Euskaltzaindiaren araua
110. arau osoa ikusi

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus