Euskara eskuz esku

Euskara batua Ipar Euskal Herrian gaur egun

Jakes Sarraillet

Artikulu honen egilea entseatu da Iparraldean hizkuntza batuak duen izateaz eta garrantzi gero eta handiagoaz ikuspegi baten ematera, bere esperientzia oinarritzat harturik, bai lurralde honetako ikusle gisan, bai herritar eta eragile gisan.

Hirurogeiko hamarkadaren bukaeran Euskaltzaindiak egin zuen euskara batuaren proposamenak, haren ustez, helburu bikoitza zuen: galtzeko arriskuan zen hizkuntzari hats berri bat eman, herri honetako jendeen eskuetan hizkuntz eredu amankomun bat ezarriz. Idazleak kontatzen digu nola, leku baztertuenetan, iniziatiba hori eztabaida sutsuen gaia izan zen, «berritasun» honen kontrakoak anitzetan. Onartu behar da, mugaren bi aldeetan, egoera soziopolitikoa azkarki aldatzen hasia zela.

Ondotik, artikuluaren idazleak agertzen digu zein izan ziren bere lehen harremanak hizkuntza batuarekin, kolegioari esker, esate baterako. Hizkuntza batuaren oinarriak pausatuak izan ziren, baina, bistan da, egitekoa oraino izigarria zen. Azaltzen digu bestalde zein diren, haren ustez, Iparraldean hizkuntza batu honek dituen berezitasunak, Hegoaldean erabiltzen dutenari konparatuz. Hauek hiztegi mailan aurkitzen dira, gehien bat, sintaxia eta morfologia denetan berdintsuak direlako ; ez dezagun ahantz euskara bat baizik ez dela, aldaera anitzekilakoa dudarik gabe, hainbeste non XX. mendearen bukaera aldean euskaldunen arteko ulermena kasik ezinezkoa bilakatua baitzen, hiltzeko arriskuan ezarriz. Euskalkiak badira oraino eta aitzina segitu behar dute segur zeren, alde batetik, hizkuntzaren aberastasunetarik zati bat baitira eta bestetik euskaldunek beren hizkuntzarekin duten harreman afektiboa zaintzen baitute baina hizkuntza batuak sortzez zuberotarra den idazleari parada, ahalmena ematen dio Euskal Herriko edozein euskaldunekin mintzatzeko.

Azkenik idazleak euskarak Iparraldeko erakaskuntzan, komunikabideetan, administrazioan, ekonomian eta bizi sozialean dituen lekuaz eta dinamikaz bere ikuspegia ematen du, hobetu behar dena azpimarratuz eta euskararen erabilpen folklorikoak edo okerrak karramixkatuz.

Ikuspegi baikor batez bukatzen du artikulua, oroitaraziz berrogeita hamar urtez zenbat bide eginik izan den, bere esperantzak agertuz ikusirik berekoitasuna desagertzen ari dela eta gazteek beldurrik eta ahalkerik gabe hizkuntza batua erabiltzen dutela. Gizarte egiazki elebidunera heltzeko bidea oraino luzea da baina bada eta euskaldunak gogo handiz horretan aitzina dabiltza.

Testu osoa irakurtzeko hemen klika. →

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus