Euskara eskuz esku

Euskara eskuz esku zer da?

Zergatiak

Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra ez dute eztabaidatzen orain euskaraz idazten dutenek, eta gizarte-alor anitzetan sartua da, bai idatzian, bai ahozko moldean.

Halere, adituetarik kanpo, Ipar Euskal Herrian guti edo gaizki ezagutua dela ohartzen da. Batzuetan, tokiko hizkerekin nahasten da. Hiztun zenbaitek zalantzak badituzte: zein forma erabil testuinguru batean edo bestean? Zein da euskara batuan forma egokia? Haurtzaroan ikasi nuen forma hori erabil daitekea euskara batuan? Etab.

Helburuak – Euskara eskuz eskuren edukia

Euskaltzaindiak ezjakintasuna, zalantza eta zailtasun horiek kontuan hartuz, Euskara eskuz esku (EEE) proiektua sortu du. EEEren helburu nagusia da Euskaltzaindiaren arauen aurkeztea era sinplifikatuan. Arauen aurkezpenean Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira. Adibideetan Iparraldea eta euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira.

Gainera, euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan kokatzeko, euskarri batzuk kontsulta daitezke EEEn: lekukotasun-bideoak, ahoskeraren audio-grabazioak eta aurkezpen testu batzuk.

Bestalde, dudek edo galderek EEEn erantzunik ez baldin badute, erabiltzaileak zuzenki idatz dezake eta Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuaren bidez berehalako erantzun pertsonala eskuratuko du.

Euskara eskuz eskuren erabiltzailea

Helburuko erabiltzailea Iparraldeko euskaldun alfabetatua da, euskara batua erabili nahi duena: irakasleak, ikasleak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, jende horretaz harandian, diasporan edo Hego Euskal Herrian gai horretaz interesa duena.

Iturriak

  • Lehen iturria Euskaltzaindiak 1994tik argitaratzen dituen arauak dira.
    Ondoko erreferentziek arauak osatzen dituzte edo zehazten.
  • Euskaltzaindiaren Hiztegia
    Arauetarik 68k euskara batuaren lexiko arrunta zehazten dute. EEEk ez ditu horiek aurkezten, Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkituko da lexiko hori.
  • Euskara Batuaren Eskuliburua
    Eskuliburu honetan irakurleak aukera du arauen mamia eta testuingurua sakontzeko, eta, arau hauetarik kanpo, urrunago joateko.
  • Euskal Onomastikaren Datutegia
    Datutegi honek Euskaltzaindiak arautu dituen izen berezi denak biltzen ditu: leku-izenak (Euskal Herrikoak eta mundu mailakoak), mota denetako pertsona-izenak (adibidez, historikoak eta mitologikoak) eta deiturak.

Lantaldea

Zuzendaria

  • Coyos, Jean-Baptiste (euskaltzain osoa)

Ikertzailea

  • Duguine, Isabelle

Aholkulariak

  • Alberdi, Andres (euskaltzain urgazlea)
  • Davant, Jean-Louis (euskaltzain osoa)
  • Peillen, Txomin (euskaltzain osoa)
  • Socarros, Allande (euskaltzain urgazlea)
  • Videgain, Xarles (euskaltzain osoa)

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus