Eusebio Erkiaga, Nazario Oleaga eta Fernando Mendizabal 1961ean
Itzulpengintzan eta terminologian zaildua
Euskaltzaindiak Baionako erabakiei buruzko txostena eskatu zion egun berean egun zuen urgazle (1964-10-30). Une horretan irakaslea zen Arantzazuko seminarioan eta euskaltzale gisa aspaldi zegoen nabarmentzen hasita, bai Jakin-en zein Lau ebanjelioak (Itxaropena, 1964) liburu sonatuaren itzultzaile gisa. Gero Alemaniara jo zuen, hamarkada batez, eta handik bueltan sekularizatu eta UZEIn jardun zuen lanean jubilatu arte. Euskarazko terminologia izan zen bere lan esparru nagusia.
Mendizabalen txostena (ABA-EUS 1.100.01.1964-11, KEA-0034)
Txostenaren iruzkina
Euskaltzaindiaren egun horretako batzar-agirian irakurtzen dena bada ere Fernando Mendizabalen iritzia “ez txit aldekoa” dela, txostena bera irakurrita batek ez daki zer pentsatu: puntu gutxi tratatzen ditu eta, ia guztietan, baiezko iritzia ematen du, hainbat eragozpen seinalatzen dituen arren; baina luze eta zabal dihardu H letrari buruz, oso iritzi ezkorra adieraziz. Hartara, hurrengo hamarkadan gertatuko zen eztabaidaren punturik mingarriena nabarmentzen du nahi gabe.
Jakina da gerora Mendizabalek bat egin zuela euskara batuarekin, ez zalantzarik gabe, apika.
Mendizabalen txostena: bigarren orrialeko lehen paragrafo osoa. (ABA-EUS 1.100.01.1964-11, KEA-0034)
Testua
“Itz gutxitan esateko: “H”-gai au orrela erabakitzen baldin bada, makinabat jende beren bizi guztian euskeraz idazten ezin ikasirik geldituko zaizkigu! Zaillegi derizkiot, eta gaiñera ez bearrezkoa, danak bide ortatik joatera beartzea. Konparazio bat jarrita esango nuke “H” kontu au dala, gure metroa utzi eta Inglaterrako “bara, ta milla ta pulgadakin” berriro astea” (Fernando Mendizabal, 1964ko azaroa)