Erakusketak demoa

AZKUE BIBLIOTEKA ETA ARTXIBOAREN ERAKUSKETA BIRTUALAK

Joana Albret

Joana Albret (1528-1572)

Azkue Biblioteka eta Artxiboak mota askotako liburu, aldizkari edota dokumentuak zaintzen ditu bere funtsetan. Horietako asko nahiko ezagunak izaten dira, euskaltzaleen artean bederen, baina beste batzuk askoz ere gutxiago edo batere ez. Gainera, batzuen aleak erraz eskura daitezke Euskal Herriko biblioteka eta artxibo askotan, baina beste batzuk, ordea, oso ezagunak eta aipatuak diren arren nekez jartzen dira euskaltzalearen begipean, hain zuzen ere bakanak direlako.

Txoko honetan jendeaurrean jarri nahi genituzke ale bakan edota gutxi ezagun horietako batzuen kopia digitalak, beren historia eta testuinguruari buruzko azalpen labur batzuekin lagunduta. Hartara, Etxeparek zioen bezala, obra bitxi horien ezagutza hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara.

Baionako Euskal Idazkaritzak Euskaltzaindiari igorritako erabakiak, erakundearen artxiboan gorde diren bezala.

Baionako Euskal Idazkaritzak Euskaltzaindiari igorritako erabakiak, erakundearen artxiboan gorde diren bezala.

Aurreko erakusketan hurbilpen orokor bat egin ondoren, ildo beretik xehetasun gehiago eskaintzea da oraingo helburua. Horretarako, azken hilabeteotan Ipar Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari den erakusketa ibiltaria (Baiona, Maule, Hazparne...) izango da abiapuntua. Eta euskara batuaren genesiari buruz orain arte erabat ezezagunak izan diren zenbait datu eta dokumentu.

Koldo Mitxelenak Arantzazun aurkeztu zuen txostenaren irudia: ABA-EUS 1.209.1968-24

Koldo Mitxelenak Arantzazun aurkeztu zuen txostenaren irudia: ABA-EUS 1.209.1968-24

Euskara batuaren sorrera prozesu zinez korapilatsua izan zen, gertakari asko eta protagonista ugari barnebiltzen dituena. Ez da erraz horren ikuspegi sintetiko bat ematea, baina erakusketa honetan ahalegin bat egin da gertakari nagusiak eta eragile nabarmenetako batzuk laburki aurkezteko, historia luze eta aberats batean murgiltzeko zantzu batzuk eskainiz. Baionako Biltzarrari dagozkionak, bereziki, gutxi aipatuak izan dira oraintsu arte.

Manuel Larramendi (1690-1766)

Manuel Larramendi (1690-1766)

Topiko bat da esatea euskal literatura bitxikeriaz beteta dagoela eta, topiko guztietan bezala, puntu bateraino egia da: euskal literaturaren esparruan asko dira dauden liburu bitxiak edo gutxi ezagunak. Edo askotan aipatzen diren arren, ale gutxi batzuk baino ez gelditu ez zaizkgunak; batzutan, ale bakanak edo bakarrak. Mitxelenari jarraiki, gainera, euskal literatura batez ere euskaraz idatzitakoa bada ere, ez da soil-soilik hori, Larramendik idatzitako hiztegia, gramatika eta apologia, adibidez, euskal literaturatzat hartzen baitira, gaztelaniaz dauden arren.

Erakusketa honeta liburu zahar, bitxi edo gutxi erakutsitako horietako batzuk ekarri nahi izan ditugu hizpidera.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper