Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza ase bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

ase1, ase, asetzen
1 da/du ad. Norbaitek gosea edo egarria janez edo edanez guztiz kendu; norbaiti gosea edo egarria jaten edo edaten emanez guztiz kendu. Ik. asebete1; bete1 3; ok egin; enpo egin. Ase arte jan eta edan. Ase naiz. Han bildu zen jendea asetzeko adina ogi. Ase ondoko loa. Zu zara ontasun guztien iturria, zeinez asetzen baituzu egarri den guztia. || Fruitu haietaz bere ahoa asetzen du.
2 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Ik. bete1 4. Munduko ohoreek ez zuten asetzen. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, aseak izango baitira. || Gozoak dira haren bertsoak; asetzen digute belarria. Ikuskizun ikaragarri batez nahi ditut ene begiak ase.
3 du ad. (Osagarritzat gurari edo premia bat duela). Ase ezazu ene egarria. Haragiaren plazera ez da behin ere guztiz asetzen eta ez osoki iraungitzen. Beren errabia asetzearren. Ase nahiz bere mendekua. Nahiko zuen diru hura eskuratu asetzeko bere abarizia zikina. Asko ezkontzen dira abereak bezala, edo beren gura asetzea baizik bilatzen ez duela. Herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak.
4 da/du ad. Zerbait, urez edo beste isurkari batez blai egin, gehiago ez xurgatzeko eran. Lurrak urez aserik. Arbola urez ase arte ez zara bustiko.
5 da/du ad. Zerbaiten maiztasun edo gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. Gibela ezazu oina adiskidearen etxetik, ase ez dezazun. Ez zen hura ikusteaz asetzen.

Esaera zaharrak

Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Or gose, loz ase.
ase2
iz. Asetzea. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Paga bezate lehengo asea, oraingo goseaz. Oi, behin, bederen behin, ase bat baneza egin! Ai, zer aseak egiten ditudan horiek daudelarik lotan! Larhunen zertan ote zebiltzan?, begien ase baten ondotik segur.

Esaera zaharrak

Hila lurpera, biziak asera.
ase3
1 adj. kim. Soluzioez mintzatuz, solutu gehiago onartzen ez duena.
2 adj. kim. Hidrokarburoez eta gantz-azidoez mintzatuz, karbono atomoen artean lotura bakunak soilik dituena. Butanoa hidrokarburo asea da. Gantz-azido aseak solidoak izan ohi dira.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.